Bermeok atunarekin ospatuko ditu Gabonak
Tokiko kontsumoa bultzatzeko kanpaina martxan jarri du Bermeo Tuna World Capitalek
BermeoTuna World Capitalek Gabonetako kanpaina jarri du martxan, bertako kontsumoa sustatzeko eta herriko tabernetan atunaren eta iparraldeko bonitoaren presentzia indartzeko helburuarekin. Kanpaina Gabonetan zehar luzatuko da, herritarrak zein bisitariak ekimenean parte hartzera gonbidatuz.
Parte hartzeko bi bide daude. Alde batetik, Bermeoko tabernetan atun edo bonito pintxo bat kontsumituz gero, bezeroek boleto bat eskatu eta establezimenduan jarritako kutxan sartu ahal izango dute. Bestetik, sare sozialen bidez ere parte hartu daiteke: kontsumitutako pintxoaren argazkia Instagram edo Facebookera igo, @BermeoTuna aipatu, #GabonakBermeokoErara traola erabili eta kontua jarraitzea nahikoa izango da.
Epea urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. Guztira, hiru sari banatuko dira: tabernetako zozketaren irabazlea, online zozketarena eta pintxo gehien saldu duen tabernarentzako aitortza.
Temas
Más en Bizkaia
-
Tímido repunte de nacimientos durante 2025 en Bizkaia
-
Bilbao Centro hace entrega de la tercera edición de sus Reconocimientos a la Trayectoria Profesional
-
Reclaman el impago de la lotería del club de rugby de Igorre: más de 80 afectados exigen soluciones
-
En imágenes: tercera edición de los Reconocimientos a la Trayectoria Profesional de Bilbao Centro