Hiriko eraikin enblematikoak ustekabeko lekuetan islatzen dituen egutegia sortu du Barakaldok
Doako banaketa aste honetan hasiko da ikastetxeetan
Urtero bezala, Barakaldoko Udalak datorren urterako egutegia doan banatuko du herritarren artean. Aurten hiriko hamabi eraikin enblematiko izango dira protagonistak, baina kuriositate batekin: oso modu sortzailean, guztiz ustekabekoak diren espazioetan agertuko dira. Esate baterako, Udal Euskaltegia Argalario mendian ikusi ahal izango da, edota Munoa Jauregia igerileku olinpiko batekin. Banaketa datorren ostegunean hasiko da, abenduaren 18an, hiriko hainbat kolektiboren artean, ahalik eta etxe gehienetara iristeko helburuarekin.
"Egutegi honen helburua da Barakaldo harrotasunez erakustea 2026 honetan: etengabe eraldatzen ari den hiria, birsortzen den bitartean hazten ari dena eta ingurune naturalago eta berdeago baterantz aurrera egiten duena, guztiontzat pentsatua", azaldu du Amaia del Campo alkateak. 15.000 ale banatuko dira honako ikasle hauen artean: Haur eskolak, Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko 1. maila; Barakaldoko LHII (erdi eta goi maila), Bituritxa ikastetxea eta Barakaldoko LHII; Bituritxa; Udal Euskaltegia; Adinekoen bederatzi zentroak; CIS eta La Paz Eguneko Zentroa; Codisfiba eta Parkinson Nervión Ibaizabal ACAPK elkartea; Giltzarri eta Gaztegune; Zapatillak programa; Atletismo, Igeriketa, Gimnasia Erritmiko eta Tenis kirol-eskolak; eta baita adinekoentzako eta Antzerkiaren Lagunentzako gimnasia jardueretan ere. Kolektibo bakoitzak bere ingurunean jasoko du egutegia: ikastetxeetan, eskoletan, adinekoen zentroetan...
Amets egitera gonbidatzen duten hamabi irudi sortzaile
Egutegiak Barakaldoko leku enblematiko eta bereizgarrien 12 irudi biltzen ditu, sormenetik eta irudimenetik berrinterpretatuak, eraikin eta espazio oso ezagunak ustekabeko lekuetan kokatuz. Hala, San Bizente eliza Peñas Blancasen dago, Zamalandako zelaiek Herriko Plaza edo Urban Bizi Lab zapaltzen dituzte, eta ingurune harrigarrian ageri dira haien formak.
"Proposamen bisual hau, jolas sortzaile bat izateaz gain, Barakaldoko espirituaren metafora bat da: gelditzen ez den hiria, etengabe eraldatzen eta berrasmatzen dena", azaldu du Del Campok. "Gure ustez, ez dago gure herria harrotzeko modu hoberik etxean edo lanean gure eraikin ezagunenen irudiak inguru ikusgarrietan edukitzea baino. Horrela, gure herriarenganako harrotasuna eta barakaldar harrotasuna erakusten dugu berriro, pertenentzia sentimendua eta hiri bizi, askotariko eta etengabe aldatzen ari denarenganako harrotasuna indartuz ", azpimarratu du alkateak.