Musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia-ikuskizunak. Horiek izango dira Ermua Antzokiaren eta Lobiano Kulturgunearen urtarriletik maiatzera bitarteko egitarauaren ardatz nagusiak. Guztira 19 ikuskizun eskainiko dira.
Alkateak prentsaurrekoan azpimarratu duenez, "denboraldi freskoa da, gertukoa eta edonork gustuko zerbait aurkitzeko pentsatua dagoena". Alkateak azpimarratu duenez, Udalaren konpromisoa kultura irisgarria, plurala eta guztion eskura jartzea da.
Izen handiak eta ahots berriak uztatzen dituen musika eskaintza
Musika programazioari dagokionez, Paloma San Basilio nabarmendu behar da, 'Dulcinea' ikuskizunarekin datorrena agertokiei agur esateko biran. Eta baita jarraitzaile asko dituzten artista berriak ere, esaterako, 'Bely Basarte', 'Queralt Lahoz' eta 'Puño Dragón' rock alternatiboko taldea. Estatuko eta nazioarteko artisten hainbat blues kontzertu ere izango dira.
Egungo antzerkia, umorea eta irakurketa garaikideak
Proposamen eszenikoen artean, honako hauek nabarmentzen dira: ‘El lenguaje de las flores’, Mikel Losada aktore ermuarraren parte-hartzearekin; ‘Pero no se lo digas’ komedia, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Caminorekin; ‘Romeo y Julieta’ lanaren berrinterpretazio garaikidea; edo ‘Marcela’, Leticia Doleraren zuzendaritzapean, Kixoteko pertsonaia berezienetakoa ikuspegi feministatik aztertzen duena.
Haurrentzako proposamenak, dantza eta zirkua
Haur eta familiak ondoko ikuskizunak izango ‘Go!azen 12.0’; ‘Zerua lapurtu dute’ edo ‘Amama’, Aukeran Dantza Konpainiaren eskutik. Zirkuss konpainiak ‘Sustrai’ aurkeztuko du, goi-mailako akrobaziak eta eszenaratze indartsua uztartzen dituen zirku garaikideko ikuskizuna.
Hizkuntza- eta lurralde-aniztasuna
Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko artisten ikuskizunak izango dira, euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan. Publiko oso ezberdinekin konektatzeko eta udalerriko kultur irekiera indartzeko bokazioagatik.
Sarreren salmenta
Ikuskizun guztietarako sarreren salmenta abenduaren 11n goizeko 9:00etan hasiko da, bai online, bai aurrez aurre Lobiano Kulturgunean (Goienkale, 10).