Uretako puzgarriak Landako II igerilekura itzuliko dira datorren larunbatean
Jarduera 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta arratsaldeko 16:30etik 19:00etara egingo da
Datorren larunbatean, azaroaren 22an, Durangoko Landako II igerilekuekuretako puzgarrien jardunaldi berri bat jasoko dute. Ekimen hau Durangoko Udalak antolatu du, eta Durango Kirolakek garatuko du. Jarduera 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta helburua familientzako aisialdi aukera seguru eta antolatua eskaintzea da.
Puzgarriak erabilgarri egongo dira 16:30etik 19:00etara, eta parte hartzaile bakoitzak ordu erdiko tarte batean eman beharko du izena, igerilekuko espazioa modu egokian kudeatzeko.
Jardueran parte hartzeko, aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da, eta hori egin daiteke Durango Kirolak-en webgunearen bidez (erabiltzaile gisa erregistratuta) edo Landako IIko harreran, abonamendu motaren arabera.
Izen-ematea eta sarrera baldintzak
Izena emateko aurrerapena pertsona bakoitzaren abonamendu motaren arabera zehaztuko da:
- Urteko abonua dutenek 7 egun lehenago egin dezakete erreserba, igandetik aurrera.
- Hiruhilekoko abonua dutenek 3 egun lehenago, hau da, ostegunetik aurrera.
- Hileko abonua dutenek jardueraren egunean bertan, Landako IIko harreran bakarrik egin dezakete erreserba.
- Abonatu gabe daudenek, eguneroko sarrera erosita, egun berean egin ahal izango dute erreserba harreran.
Jarduerak haur bakoitza heldu batekin joatea eskatzen du. Gainera, txanda bakoitza hasi aurretik, begiraleek puzgarrien erabileraren arauak azalduko dituzte, jarduera modu seguruan eta antolatuan burutu dadin.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Landako IIko 946 03 00 31 zenbakira deitu daiteke edo harrerara jo.