Mesedetako jaietarako segurtasun-dispositiboa aurkeztu du Getxok
Jaiak irailaren 26tik 28ra bitartean ospatuko dira
Datorren ostiralean, irailaren 26an, hasiera emango zaie igandera arte luzatuko diren Areetako Mesedetako jaiei. Hori dela eta, Getxoko Udaltzaingoak indarrak batuko ditu Ertzaintzarekin, gainontzeko jai hitzorduetan bezala, segurtasun-dispositiboa martxan jartzeko.
Operatiboaren barruan, polizia taldeak jai eremutik eta inguruetatik ibiliko dira, eta zaintza kamarak ipiniko dituzte jai eremuan. Ostiral arratsaldetik igandera arte adingabeei alkohola ez saltzeko eta edari alkoholikoak atzemateko zaintza berezia jarriko dute kalez eta uniformez jantzitako poliziek. Horretarako, eta baita beste era batzuetako istiluak ekiditeko ere, gaueko txandak indartuko dituzte. Alkoholemia prebenitzeko kontrolak ere egingo dituzte Bide Segurtasun alorrean eta horregatik udalerriko sarrera eta irteeratan horiek egiteko polizia egongo da.
Herritarren Segurtasunerako Arloak gogorarazi du adingabeei alkohola saltzea debekatuta dagoela, eta, horregatik, horiei hori saltzen dieten ostalaritzako lokal, supermerkatu edota adin nagusiko pertsona guztiei ezarriko diete zehapena.
Gainera, Udaltzaingoak jai eremuetan saltzaile ibiltariak egotea eragozteko zainduko du, legez kanpoko jarduera egitea eragozteko, tokiko merkataritzarako eragin ekonomikoa eduki dezakeena.
Karpa bat jarriko da
Era berean, Udaltzaingoak berehalako arreta emateko karpa jarriko du larunbatean, hilak 27, 19:00etan, Nagusi eta Andres Larrazabal kaleen artekoan, herritarrak joan ahal izateko, liskar, lapurretak gertatzekotan edo laguntza behar izatekotan. Hori indarrean izango da igandeko, hilaren 28ko goizeko 05:00ak arte.
Tabernak ixteko ordutegia zabalduta
Bestalde, Udalerriko ostalaritzaren alde egiteko eta aldi berean herritarren atsedena bermatzeko, jaietan Areetako ostalaritzako establezimenduek, jaietan ohitura denez, ordu bat terdiz geroago itxi ahal izango dute irailaren 26an eta 27ean, ostiralean eta larunbatean.
Gune morea
Eraso matxisten biktimentzako arreta zuzeneko gune morea ere izango da, biktimentzako arreta zuzena eta berehalakoa bermatzeko, zaintzan eta bere iritzi eta nahiekiko errespetuan oinarritua. Gune hori Areetako Andrés Larrazabal eta Nagusi kaleen arteko elkargunean egongo da kokatuta.
Toki seguru eta lasaia izango da, karpa baten azpian, erasoa jasan duen emakumeari edo LGTBIQ+ pertsonari laguntzeko, egun eskuragarri dauden zerbitzuen berri duten emakume profesionalek artatu eta aholka diezaioten. Edozein intentsitateko eraso matxistaren aurrean, erasotuari arreta emozionala, presentziala, telefono bidezkoa eta laguntza emango diote. Indarkeria matxistako egoeren aurrean herritarrak sentsibilizatze aldera, informazioa ere eskainiko diete hurbiltzen diren pertsonei.
Zerbitzuaren ordutegia hurrengoa izango da: irailaren 26an, 23:00etatik 24:00etara, irailaren 27an, 00:01etatik 02:30era eta 23:00etatik 24:00etara, eta irailaren 28an, 00:01etik 02:30era. Arreta-gune moreak artatzen dituzten emakume profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango da 747 407 311 telefono-zenbakiaren bidez.
Adikzioen Prebentzioa
Bestalde, Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak antolatuta, irailaren 27an, 21:00etatik 00:00etara bitartean, lau profesionalek osatutako talde bat kuadrilengana hurbilduko da, aisiaren eremuan alkoholaren kontsumoarekin lotutako arriskuei eta ondorioei buruz in situ sentsibilizatzeko, baita alkoholaren kontsumoa normalizatzeko, ohitura osasungarriak bultzatzeko eta prebentziorako aholkuak emateko ere.
Temas
Más en Bizkaia
-
Puppy muda de piel: el icono floral del Guggenheim se viste de otoño
-
Basauri se transforma: mejoras en la línea C-3 y nueva estación con una inversión global de 26 millones
-
Gernika-Lumo abre la inscripción para los cursos deportivos del curso 2025-2026
-
Urdaibaiko Esentziak fusiona enogastronomía y moda sostenible en BBK Klima