Atarrai Mendi Taldeak 50 urte beteko ditu aurten
Mende erdi darama Ermuan eta ermuarren artean mendiarekiko pasioa zabaltzen
Berrogeita hamar urte beteko dira aurten Atarrai Mendi Taldea sortu zenetik, eta hain berezia den data hori ospatzeko egitarau zabala prestatu du elkarteak, irailetik azarora bitartean gauzatuko dena.
Jarduera eta ekintzen artean denetarik izango da, aukera zzabala: elkartearen ibilbidea errepasatzen duen argazki erakusketa bat, 1974an Everestera egindako "Tximist" espedizioari buruzko diaporamaren proiekzioa, hitzaldi hainbat, bazkari herrikoia eta erromeria, mendiko zine proiekzioak, txangoak, gehigarri berezi bat herriko "Drogetenitturri" aldizkarian, eta plaka eta kamiseta oroigarria, besteak beste.
Artarraik gaur egun 630 bazkide ditu eta urte osoan zehar ekintzak antolatzen ditu. Era guztietako jarduerak, mendia ardatz dutenak, bere masa sozial osoaren gustuak asetzen dituztenak: zeharkaldiak, asteburuko txangoak, kanoien jaitsiera, elurretara raketekin egindako irteerak, lur orotako bizikletaz egindako ibilbideak (BTT), haurrentzako jarduerak, hitzaldiak, askotariko prestakuntza-ikastaroak, GPSak erabiltzen ikastekoak, Federazioaren aurreko izapideak, materialaren alokairua... eta abar luze bat, azken berrogeita hamar urteetan egin ohi duen bezala.
Astearte honetan, irailaren 16an, programaren lehen jarduera izango da. Alde batetik, ‘Artarrai’ren argazki zaharren erakusketa Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera zabalik egongo dena, bi astez. Eta "Tximist" erakusketa 19:00etan. Diaporamak Everesterako lehen igoera erakutsiko du, Txomin Uriarteren gidaritzapean.
Temas
Más en Bizkaia
-
Más de 600 jóvenes se dan cita en Bilbao para mostrar sus proyectos de ciencia y tecnología
-
La Herri Krosa de Ugao destinará la recaudación a la asociación ‘Dona Médula, dona vida’
-
El Teatro Arriaga de Bilbao se rinde al éxito de 'Un monstruo viene a verme'
-
Bilbao acoge hasta este viernes el 52º Congreso Nacional de la Sociedad Española de Reumatología