Auzokideek, Galdabusak eta Bizkaibusek sarbidea bermatuta izango dute Txomin Egileorren obretan ari diren bitartean
Obrak hastearekin batera, mugikortasunarekin zerikusia duten zenbait zailtasun sortu dira, Zuhatzutik Plazakoetxeraino doan erreia itxita egon baita
Ingurunearen eraldaketa handia ekarriko dute Galdakaoko Udalak Txomin Egileor kalea berrantolatzeko hasi berri dituen lanak, inguruko auzotarren bizi kalitatea nabarmen hobetuko baitute, baina lehenengo egun hauetan eragozpen batzuk sortu dira baita ere. Obrak hastearekin batera, mugikortasunarekin zerikusia duten zenbait zailtasun sortu dira, Zuhatzutik Plazakoetxeraino doan erreia itxita egon baita.
Herritarrek egoera horren berri eman zuten, batez ere Bizkaibusak inguru horretan dituen 3 geralekuak baliogabetu zituelako. Egoera hori ikusita, Udala Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan jarri zen eta egoerari konponbidea emateko modua adostu zuten bi erakundeek: itxita zegoen erreia semaforo bidez arautuko da eta horrela auzokideek, Galdabusak eta Bizkaibusek bertatik igaro ahalko dute.
Beraz, hemendik aurrera, inguruko auzotarrak, Galdabusako L2 eta Bizkaibuseko 3631 eta 3641 lineak normaltasunez sartu ahal izango dira Txomin Egileor kalera Zuhatzutik Plazakoetxerako norabidean. Bestalde, Plazakoetxetik Zuhatzuraino doan erreia behar duen edonork erabili ahal izango du, aurreikusita zegoen bezala.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei euren laguntzagatik eta sor daitezkeen eragozpenak ulertzeagatik. Era berean, herriko azpiegiturak hobetzeko jarduera horiek garrantzitsuak direla gogorarazten du eta etorkizunari begira hobekuntza handiak ekarriko dituela. Halaber, bizilagunen eskaerei eta iradokizunei erantzuteko eta lanen egoerari buruzko informazioa zabaltzeko konpromisoa berresten du.
Temas
Más en Bizkaia
-
Lankidetza eta Elkartasun Funtsen Konfederazioari harrera egin dio Bilboko Udalak
-
Más de 100 propuestas culturales llegan esta primavera a los barrios de Bilbao
-
El PNV de Abadiño exige soluciones para el aparcamiento en Matiena
-
Indarkeria matxistaren aurkako erantzun publikorako prozedura sortu du Durangok