Síguenos en redes sociales:

Amorebieta-Etxanok udako ordutegira egokitu ditu udal zerbitzuak

Aldaketa hauek, besteak beste, Nafarroa Zentroan, Zelaieta Zentroan, Ganen eta Larrea kiroldegian izango dira

Uztailaren hasierarekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak udako ordutegira egokitu ditu hainbat udal zerbitzu eta eraikinen jarduera. Aldaketa hauek, besteak beste, Nafarroa Zentroan, Zelaieta Zentroan, Ganen eta Larrea kiroldegian izango dira, erabiltzaileen beharretara egokituz. Ordutegi horiek iraila hasi arte egongo dira indarrean. Hemen udal zerbitzu eta zentroen ordutegi berriak:

Nafarroa Zentroa

Uztaila eta abuztuko hilabeteetan, Nafarroa Zentroa 09:00etatik 21:00etara egongo da irekita. Asteburuetan, ordutegia 10:15etik 14:00etara eta 15:30etik 21:00etara izango da.

Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)

Herritarren Arreta Zerbitzuak udan ere ohiko ordutegia mantenduko du, astelehenetik ostiralera, 07:30etatik 15:00etara, festa egunetan izan ezik: Karmen, Santiago, San Inazio eta Ama Birjinaren egunean.

Zelaieta Zentroa

Zelaieta Zentroa astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30etara irekiko da uztailaren 15a bitarte.

Era berean, uztailaren bigarren hamabostalditik aurrera, herriko jaiekin bat eginez, ordutegian hainbat aldaketa izango dira: uztailaren 16, 25 eta 31n itxita egongo da, baita abuztuaren 1etik 17ra (biak barne). Gainerako egunetan, ordutegia goizez bakarrik izango da, 08:30etik 15:00etara uztailean zein abuztuan. 

Uztaila eta abuztuko asteburuetan ere Zelaieta Zentroa itxita egongo da. 

Liburutegia astelehenetik ostiralera 08:30etik 15:00etara egongo da irekita, eta uztaileko eta abuztuko asteburuetan itxita egongo da, baita Zelaieta Zentroa guztiz itxita dagoen egunetan ere. 

Konbenio kaleko ikasgela, halaber, irekita mantenduko da uztailean eta abuztuan, ohiko ordutegian, 08:00-00:00 bitartean. 

Larrea Kiroldegia

Larrea kiroldegia astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara irekiko da, eta asteburuetan itxita egongo da, baita uztailaren 16, 25 eta 31n eta abuztuaren 1etik 17ra ere(biak barne).

Abuztuaren 18tik aurrera, ohiko ordutegia izango du, baina asteburuetan itxita mantenduko da iraila hasi bitartean. 

Gane

Ganek ere udako denboraldian ordutegi bereziak izango ditu. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik larunbatera 11:00etatik 21:00etara egongo da irekita. Igandeetan eta jaiegunetan, ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Irailean, ordutegia 12:00etatik 19:00etara murriztuko da, astelehenetik igandera.