Elorrioko herritarrek hitza hartu dute Daigun 2025-2050 proiektuan
Arriola Antzokian egin zen ekainaren 25ean
Asteazkenean, ekainaren 25ean, ospatutako Daigun Elorrio 2025-2050 egitasmoaren baitan antolatu duten batzar irekian parte hartu dute Elorrioko bberroteita hamar lagun inguruk. Ekimen hau Elorrioko Udalak eta Argiñola energia berriztagarrien komunitateak antolatzen dute. Arriola Antzokian izan zen, egitasmoan laguntzen ari den Siadeco enpresaren parte-hartzearekin.
Elorrion energia-trantsizioa lortzeko 2025-2050 plana diseinatzeko deliberazio-prozesuan kokatzen da batzarra. Bertan, orain arte egindako bidean landu den diagnostikoaren gako nagusien berri eman dute arduradunek, eta haren inguruko zalantzak argitzeko eta hari ekarpenak egiteko aukera izan dute herritarrek.
Elorrionen energia-kontsumoari, berriztagarrien egungo sorkuntza-mailari eta Elorrioren sorkuntza-aukera edo potentzialari buruzko datuak azaldu dituzte. Horrez gain, aurtengo udaberrian Elorrioko 400 herritarrek osatutako lagin bati egindako inkestaren zenbait emaitza ere eman dituzte. Diagnostikoan finkatu diren bi erronka nagusiak ere azaldu dituzte: Elorrion energia-kontsumoa murriztea eta energia ahalik eta modu jasangarrienean sortzeko proiektuak garatzea.
Diagnostikoa osatzeko bestelako partaidetza-bideak
Azpimarratu beharra dago herriko gizarte-eragileen eta eragile sozioekonomikoen ikuspuntuak biltzen ere ari direla, diagnostikoa, eta ondoren landuko den plana, ahalik eta partekatuenak izateko helburuarekin. Bestalde, zalantzak edo diagnostikoari ekarpenak modu telematikoan planteatu nahi dituzten herritarrentzat, bereziki diseinatutako kanal bat zabaldu dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
Los tres concejales de Getxo imputados por el derribo del palacete renuncian a sus cargos
-
En imágenes: Kike Infame y Alex Oviedo presentan su libro Fanzineak, historia del fanzine vasco, con una mesa redonda en la librería Anti de Bilbao.
-
Urdaibai entre los siete mejores destinos de turismo sostenible
-
Los tres concejales de Getxo imputados por el derribo del palacete renuncian a sus cargos