Elorriok Uztaila Oparo programa abiarazi du
Ekainaren 30etik uztailaren 24ra egingo da
Elorrioko Udalak gogo handiz prestatutako Uztaila Oparo izeneko udalekuak hasiko ditu datorren astelehenean, ekainaren 30ean. Bertan 2013tik 2022ra bitartean jaiotako 217 elorriar hartuko dute parte. Ekimena uztailaren 24ra arte luzatuko da.
Udalak, ohi bezala, herri kanpamenduak antolatu ditu. Aurten ere hainbat jarduera eskainiko dira programaren baitan. Jarduera anitza eskeiniko da, eta haurrek primeran pasatzeko aukera izango dute. Askotariko jolasak, ur-jolasak, eskulanak eta beste hainbat ekintza izango dituzte goizetan zehar. Nobedade modura, San Ferminak ospatzeko aukera ere izango dute, eta noski, hamabostaldi bakoitza jaialdi berezi batekin agurtuko dute herriko gaztetxoenek.
Asteartero, piszinan freskatu eta igeri egiteko aukera izango dute neska-mutilek. Eguenetan, berriz, eguneko irteerak antolatu dituzte Landa urtegira, Aulestiko Errekondo parkera edota Urkiolara; naturaz gozatu eta inguruak hobeto ezagutzeko asmoz.
Bestalde, Uztaila Oparo programako nagusienek ekintza bereziagoak bizitzeko aukera izango dute. Ingurumenarekiko kontzientzia sustatzeko, Zumelegiko garbiketan parte hartu ahalko dute. Halaber, Belaze baserrira irteera bat ere aurreikusten da, han egiten den lana bertatik bertara ezagutzeko. Aurtengo beste nobedade bat herri kirolen inguruko jarduerak izango dira, Elorrion bertan antolatuta.
Elorrioko ikastetxeek eta klubek ere hainbat ekintza izango dituzte prest. Txintxirri ikastolan hasiak dira Eman Hegoak udaleku irekiekin, Enjoy English programarekin eta dantza udalekuekin. Lourdesko Ama ikastetxean Summer Fun-arekin dihardute jada eta CD Elorriok teknifikazio campusa dakar.
Temas
Más en Bizkaia
-
Los tres concejales de Getxo imputados por el derribo del palacete renuncian a sus cargos
-
En imágenes: Kike Infame y Alex Oviedo presentan su libro Fanzineak, historia del fanzine vasco, con una mesa redonda en la librería Anti de Bilbao.
-
Urdaibai entre los siete mejores destinos de turismo sostenible
-
Los tres concejales de Getxo imputados por el derribo del palacete renuncian a sus cargos