Den-dena prest dago Las Carreras auzoan igande honetan, ekainaren 29an, San Pedro jaiak ospatzeko. Urtero bezala, Abanto Zierbenako Udalak indarrak batu ditu herriko hainbat elkarterekin adin guztietarako programazioa prestatzeko.

Jaia goizeko 10:00etan hasiko da txupinazoarekin eta zelaiaren okupazioarekin patata tortila eta paella lehiaketetarako. Hauetara izen-emateko epea ordu erdi geroago hasiko da. 11:00etan txikientzako keramika tailerra eta puzgarriak izango dira eta 12:00etan San Pedroren omenezko meza. Eguerditik Axola Kultur Elkarteko trikiak musika jarriko du eta 13:30etan patata tortilakaurkezteko epea zabalduko da eskenatokian. 13:45etan paellen txanda izango da.

Arratsaldean, 17:00etan igelaren txapelketa ospatuko da, talo tailerra baino lehen. 18:30etan Txingen lehiaketa izango da eta ordu erdi geroago patat tortila eta paellen lehiaketaren sariak banatuko dira. Dj Alexek jaia itxiko du gaueko 22:30etararte

Emelka “Las Carreraseko emakumeen elkarteak” bere argazki lehiaketako epea luzatu du San Pedroko jaiak barne izan zitezen. Antolatzaileek jakinarazten dute zelaietarako sarbidea 11:00etan itxiko dela, beraz, kotxez gerturatu nahi den orok Teknologia parkean utzi beharko du ibilgailua.

Santa Julianako jaiak

Bestalde, larunbat honetan, ekainaren 28an, Santa Julianako auzo abantarrak bere egun handia ospatuko du. Horretarako, Jai batzordeak, Abanto Zierbenako Udalarekin, Petronorekin eta herriko hainbat merkatarirekin batera, guztioi zuzendutako hamaika ekitaldiz osatutako programazioa antolatu du. Jaia goizeko 11:45etan hasiko da pregoiaren irakurketarekin, aurten Jai batzordearen eskutik.