Urtero bezala, Sanjaiba jai batzordeak indarrak batu ditu Sanfuentes auzoko hainbat erakunderekin Santa Lucía jaiak bete-betean ospatzeko. Hala, ekainaren 27tik uztailaren 6ra bitartean, 80 ekintzaz baino gehiagoz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Musika, dantza, bazkariak, tailerrak, lehiaketak, erakusketak, kirola… eta zerrenda luze bat ekintza egongo dira elkarrekin disfrutatzeko prestatuta.
“Santa Luzia jaiak prestatzeko lanak, eta abantiarrak prest daude tradizioz eta harrotasunez betetako hitzordu honi ongietorria emateko. Egun oso bereziak ditugu aurrean, eta familiek eta koadrilek, gure zapiak eta jai-jantziak jantzita, hainbat pertsona eta elkartek mimoz eta maitasunez prestatutako jarduerez betetako programa bat izango dugu. Eskerrik asko jai-egitarauaren sorreran parte hartzen duten guztiei, zuen laguntzarik gabe, horrelakorik ez litzatekeelako posible izango" adierazi du Miren Prada Arroyuelos Kultura, Jai eta Kirol zinegotziak.
Jaiak ostiral honetan, hilak 26, hasiko dira Haurren collagea Santa Lucia 2025eko horma-irudirako ekintzarekin, "Sanjaiba” jai batzordeak antolatua. Arratsaldean Sanfuentesko Santa Lucia jaietako Katxete erako boloen Euskadiko txapelketa izango da, Katxete erako boloak elkarteak antolatua, Sanfuesteseko ibilguan. Ondoren, Terrariumak sortzeko tailerra antolatu da Pilar Albin plazan Aurpegiak margotzeko aukerarekin haurrentzat. 18:30etan Euskal jantzi tradizionalen desfilea izango da Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldearen eskutik.
Arratsaldeko zazpietan 2025eko Santa Lucia jaietako txupinazioa eta pregoia izango da, "Los Pinzas” taldearen eskutik, Ohorezko aurreskua eta ikurrina astintzea Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldearen eskutik eta Sanfuesteseko maskota berriaren aurkezpena. Ondoren Txorizo eta odolki-jana izango da “Sanjaiba” jai-batzordeak antolatuta. 19:30etan eta Sanfuentesko Jaien hasiera girotzekoGauargi Taldearen entzunaldia izango da Pilar Albin plazan, eta goizeko 3:00ak arte, Macro disco New Proyect Pilar Abin plazan.
Larunbata 28 goizeko 11:00etan hasiko da Maskara-tailerrarekin, Sanfuentesko Emakumeen Elkarteak babestuta. Ondoren Kalejira etorriko da Herrizaleak txistulari-taldearekin, haurrentzako xake-txapelketa Pilar Albin plazan, Gallartako Xake Taldeak antolatuta. Fanfarrea Kukluxek animatuko ditu kaleak, eta 13:00etan Burdin Odolak Sanfuentesko kaleetan. Puzgarriak errugbi-zelaian egongo dira eta arratsaldeko 15:00etan Bazkari herrikoia eta txupitoa “Sanjaiba” Jai Batzordearen kontura.
Arratsaldean, Mus-txapelketa jokatuko da Bar Serantes tabernan, eta 17:45etan Haurren lasterketa hasiko da, 14 tabernak antolatua. 19:00etan XXXVIII. Serantesera igoko da, Sendoa Atletismo Klubak antolatuta. Ordu berean Natatxe taldearen emanaldia izango daPilar Albin plazan, gauean Dantza-ikuskizuna Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldearen eskutik frontoian eta gaua ixteko, Oinutsik erromeria Pilar Albin plazan.
Igandean hilak 29, goiza Sanfuentesko Santa Lucia jaietako katxete erako boloen Euskadiko txapelketaren finalarekin hasiko da, 250 bolara, eta ondoren Beteranoen Euskadiko txapelketa. Eguerdian Kirol-jolasak izango dira Sendoa Atletismo Klubaren eskutik eta Puzgarriak errugbi zelaian. 12:00etan Babarrun txapelketarako izena ematea hasiko da,"Sanjaiba” batzordeak antolatuta. Ondoren Tiragomen txapelketa izango da frontoian eta Dantza Alaia Pilar Albin plazan. Arratsaldean Partxiseko txapelketa hasiko da eta Arku-tiro parte-hartzailea Pilar Albin plazan, Gezaleriak taldearen eskutik. Ondoren Play Danceren dantza parte hartzailea izango da. 18:00etan Igel-txapelketa ospatuko da Serantes tabernan. Eta ondoren Herri-kirolak Pilar Albin plazan.
Astelehenean, ekainak 30, Sanfuenteseko Euskal Jai handia ospatuko da, Euskal kulturan murgilduz. Aurpegia margotzeko txokoa eta egurrezko jolas tradizionalak egongo dira Futbito zelaian. 13:00etan, Meza tradizionala Santa Lucia elizan eta gero Erretiratuentzako bazkari herrikoia, Riobarco erretiratuen, alargunen eta pentsiodunen elkartearen eskutik. Arratsaldean Puzgarri euskaldunak errugbi-zelaian eta Katxete erako boloen gizonezkoen txapelketa, 3 bolara. Bukatzeko, Antzerkia Pilar Albin plazan.
Uztailaren 1ean barrakak prezio herrikoietan egongo dira eta asteazkenean arratsaldez 4 eta 7 urteko haurren futbito txapelketa ospatuko da. Ostegunean 8 eta 12 urteko haurren futbito txapelketa ospatuko da eta 18:00etan Pala-txapelketako finalaurrekoak izango dira frontoian.
Ostiralean, uztailak 4, arratsaldez Apar-festa egongo da futbitoko zelaian eta ondoren Saiheski-jan herrikoia txosnan. 19:00etan Eskupilota erakustaldia frontoian, Gallarta Pelotazale elkartearen eskutik eta Orkestra elektrotxaranga kaleetatik. Gero Jorge Cánovasen emanaldia izango da Pilar Albin plazan eta gauerdirako Titanium Show Macro Diskoteka Pilar Albin plazan.
Larunbatean, uztailak 5, Kalejirarekin hasiko da Sanfuentesko Herrizaleak Txistulari Taldearen eskutik. Ondoren Burbuilen eta txapen tailerra izango da Pilar Albin plazan. 13:00etan Iñaki Basaberen emanaldia izango da. Arratsaldez Mus-txapelketa ospatuko da Serantes tabernan eta Haur-, kimu- eta benjamin kategoriako katxete erako boloen txapelketa, 3 bolara. 17:00etan Festasound diskofesta izango da Pilar Albin plazan eta ondoren Katxete erako boloen emakumeen txapelketa, Katxete erako Boloen Elkarteak antolatuta.
18:30etan "Sanfuentes Gran Prix" erronka ospatuko da errugbi-zelaian 8-14 urte bitartekoentzat. 20:00etan Kale-animazioa izango da jaitsierako taldeen eskutik, 23:00etan Jaitsiera Santa Lucia zelaietatik Pilar Abin plazaraino, Meatzaldeko Harrigorria dantza taldea, Aldaz Gora Fanfarrea, A casa da troula de Rekalde, Zumba con Izaskun y Edurne, Txistus Herrrizaleak, Batukada Batikumba, Txaranga Coda, Elektrotxaranga Skapaie, Dunbots, Atlantis, Los Pinzas "La Banda de Cartón" eta La Senda de baritarren parte hartzearekin. Gaua Versus Orkestrarekin bukatuko da Pilar Albin plazan.
Jaietako azken eguna, igandea uztailak 5, eguerdian hasiko da Txiki Chef haurrentzako tailerrarekin Pilar Albin plazan. Ondoren Pala-txapelketa izango da frontoian, Aurpegia margotzeko txokoa Callejeros del hierro elkartearen kargu. ACHAk babestua, Artisautzako azoka handia Pilar Albin plazan, Talo dastaketa eta Etxebarria aita-semeen trikitixa. Ondoren Konztertu korala izango da Santa Lucia elizan, Sanfuentesko Zortziko Alaiak eta Sanfuentesko Emakumeen Koroak antolatuta, Castro Urdialeseko Santa Maria eta Gordexolako Isasiko Ama dira koru gonbidatuak direla. Ondoren Kalejira izango da Dunbotsekin eta Hezurren jaurtiketa txapelketa 14 tabernak babestuta.
Arratsaldez, Dantzako masterclassa izango da Edurne eta Izaskunekin Pilar Albin plazan eta Igel-txapelketa Serantes tabernan. Ondoren Katxete erako boloen txapelketa indibiduala eta mistoa Sanfuentesko ibilguan eta Futbitoko partidu handia Sanjaibaren eta Adizmiren artean, futbitoko zelaian. 19:30etan Malabariak on the Roxek izango du emanaldia.
Beste behin, Udalak herritarrak gonbidatzen ditu edalontzi berrerabilgarriak etxetik eramatera, gure plazen gehiegizko kutsadura saihesteko, eta gizalegeari dei egiten dio, inguruan jarritako bainuak erabiliz.
“Elkarbizitzak, errespetuak eta elkartasunak duten garrantzia gogorarazi nahi dizkizuegu. Goza dezagun jaiez, baina betiere erantzukizunez, arauak eta pertsonak errespetatuz eta gure ingurunea zainduz. Abanto Zierbenako Udalak eskerrak eman nahi dizkie festekin konprometitutako pertsona guztiei beren parte-hartzeagatik eta herritar eta bisitari guztiak animatu nahi ditugu ekitaldiez gozatzera. Gora Santa Lucia! Gora Sanfuentes! Gora Abanto Zierbena!”, gehitu du zinegotziak.
Etxera segurtasunez itzultzeko doako zerbitzuak
Abanto Zierbenao udalak ondoko zerbitzu doakoak jarri ditu abantarrek erabil ditzaten:
- MeatzaldeBus: herriko jaietatik goizaldeetan Meatzaldeko herriak lotzen dituen gaueko autobus doakoa (Abanto Zierbena, Muskiz, Ortuella, Trapagarán y Zierbena) ostiraletan eta larunbatetan 2:00, 3:00, 4:00 eta 5:00etan.
- Gau txori: Gallarta, Sanfuentes eta Las Carreras lotzen dituen autobusak, ekainaren 27 eta 28an eta uztailaren 4 eta 5ean, 40 minuturo 23:00etatik 06:00etara. Geralekuak izango dira: Haritzalde, Mª Auxiliadora, El Minero, 33, Institutua, Udaletxea, Los Heros, El Carrejo eta Sutearen parean.
- Taxia: ekainaren 27 eta 28an eta uztailaren 4 eta 5ean, 23:00etatik 06:00etara, doako itzulera Sanfuentesetik nekazal zonaldeetara (Abanto, Putxeta, Carolinas, Sopeña, Cotorrio, El Campillo, El Cerrillo, El Manzanal, El Once, Fonso, La Magdalena, La Balastera, La Barga, La Florida, La Hera, Las Calizas, Las Cortes, Los Castaños, Picón-El Cerrillo, Revilla, Rubias, Triano, San Pedro, la Barcena, Buenos Aires, El Bao, La Hera, Murrieta). Horretarako, tiketa gorde beharko da eta HAZean aurkeztu.
Puntu morea
Bortizkeria matxistari buruz sentsibilizatzeko eta informazioa eskaintzeko helburuarekin, bortizkeria matxistaren eta LGTBIfobikoaren biktimei elkartasuna eskaintzeko, Larunbatetan eta igandeetan, 00:00etatik eta 05:00etara, puntu morea jarriko da Pilar Abin plazaren sarreran.