Abanto Zierbena udalerriko kirol-eredua birpentsatzeko eta komunitate-osasun eta ongizatean jauzi kualitatibo bat emateko aukera estrategiko baten aurrean dago. Horregatik, gaur egun Federico Valbuena futbol zelaia denean konplexu multikirol bat diseinatzeko prozesu parte-hartzaile bat jarriko du martxan Udalak, baliabideak batzeko, eskaintza hobetzeko eta biztanlegoarentzat topagunea bilakatzeko helburuarekin.
“Federico Valbuenako kirol-gune berri baten kontzeptua kirol-zentro integral eta ireki bihurtzeko asmoz sortu zen, egungo beharrei erantzuteko ez ezik, ohitura osasungarri berriak sustatzeko eta kirola gizarte-kohesioaren motor gisa sustatzeko ere pentsatua”, Iñaki Urrutia del Cura alkatearen hitzetan.
Gaur egun, udalerriko kirol-azpiegiturak hainbat tokitan sakabanatuta daude, eta horrek zaildu egiten du modu koordinatuan erabiltzea, eta herritarren berdintasunezko sarbidea mugatzen du. Gainera, dauden espazioak erabiltzeko eskaera handia dago, bai kirola erregulartasunez egiteko, bai ekitaldi eta jarduera komunitarioak egiteko. Horrek agerian uzten du ekipamendu moderno, irisgarri eta moldakor berri baten beharra.
Biztanlegia protagonista
Etorkizuneko kirolgunea zutabe baten gainean diseinatuko da: Abanto Zierbenako biztanleen parte-hartze aktiboa. Kontsultarako hainbat tresnaren bitartez, -elkarrizketak, bilerak, galdeketak eta saio irekiak— , biztanlegoak eta kirol arloko entitate eta erreferentziazko agenteek bere beharrak, nahiak eta proposamenak eskaini ahal izango dituzte.
Prozesu parte-hartzaile hau Garapen Jasangarriaren Helburuarekin (ODS) 3: Osasuna eta Ongizate lerrokatuta dago, bizimodu osasungarriak bultzatuko dituzten, jarduera fisikoa sustatuko duten eta kalitatezko espazio publikoetarako sarbide zuzena bermatuko duten inguruneak sortzearen alde egiten duena.
Adin guztietarako, gorputz guztietarako eta kirol guztietarako
Kirok konplexua ez da azpiegitura funtzionala besterik izango. “Belaunaldien arteko topagune izan nahi du, inklusiboa, segurua eta dinamikoa. Hiri-zentralitate berri bat, kirola egitea bultzatuko duena, komunitate-loturak indartuko dituena eta bizitzako etapa guztietan bizitza aktiboa izaten lagunduko duena”, adierazi du Maitana Martínez Goirik, Farapen Ekonomikoko zinegotziak.
Proiektu horrekin, Abanto Zierbenak berretsi egiten du garapen iraunkorrarekin, plangintza parte-hartzailearekin eta osasun publikoaren zaintzarekin duen konpromisoa, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu beren etorkizunaren diseinuan aktiboki parte hartzera. Lehenengo urrats moduan webgunea aurkezten da, prozesu guztitako ontzi liburua izango dena, bertan ematen diren aurrera pausuak jakitera emango dituena.
Prozesua hasteko, kirolaren arloko erreferentziazko pertsonei elkarrizketak egingo zaizkie, eta galdetegi digital bat irekiko da. Galdesorta hori webaren bidez egongo da eskuragarri ekainaren 30era arte. Pertsona guztiek parte hartu ahal izango dutela bermatzeko, paperezko aleak ere egongo dira eskuragarri udal eraikinetan, bertan parte hartu nahi dutenentzat.
“Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu prozesuan parte hartzera eta beren ideiak helaraztera. Hala nahi duten pertsona guztiek proiektua eraikitzen duen komunitatearekin bat egin ahal izango dute orri beraren bidez, eta prozesuaren gaineko informazioa jaso”, bukatu du alkateak.