Abanto Zierbenako Udalak 58.000 euro baino gehiagoko aurrekontua bideratuko du Las Carrerasko lurpeko pasabidea baliogabetzeko eta saneamendu kolektore berria eraikitzeko. Obrak aste honetan hasi dira, eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren esparruan egingo dira.
Obra hauek gaurko eraikuntzak dituen desegokitasun batzuekin bukatu nahi du, besteak beste, euriurakhusteko arazoak daude, eta ondorioz, autobus-geralekuko kutxetak gainezka egiten du. Obren hasierak “herritarren segurtasuna areagotuko du herriko puntu beltz bat kenduz”, alkatea den Iñaki Urrutia del Curaren esanetan, “erabilera murritza izan du historikoki eta bide alternatiboak daude errepidea zeharkatzeko, semaforoen bidez erregulatutako oinezkoentzako pasabidea eta pasarela, hain zuzen”, gehitu du.
Gainera, obra hauen burutzeak La Trinidad etxetaldean aparkaleku plaza berriak ekarriko ditu. Lan horiek lurpeko pasabidean gainezkatzeak eta ur-bilgarriak eragiten dituzten euri-urak husteko arazoa konponduko dute. “Udaletik herriko auzune guztiak atontzeko lanetan dihardugu, segurtasuna areagotuz, ondorioz, biztanlegoaren bizitza-kalitatea hobetuz”, alkatearen esanetan.
Obrek, 58.073,95 euroko kostu osoarekin (32.420,74 euro lurpeko pasabidea baliogabetzeko eta 25.653,21 euro saneamendu kolektore berria eraikitzeko), hiru asteko iraupena izango dute, aurrikuspenen arabera. “Hasteko, sarrera bietan dagoen metalezko baranda kromatua kenduko da, hormigoi armatuzko lauza baten bidez bi sarrerak deuseztatzeko. Ondoren, baldosazko zoladura bat jarriko da, lehendik dagoenaren berdina, eta pasabideko kutxeta bat utziko da mantentze-lanetarako Trinitate taldearen kalearen inguruan. Eta kokapen horretan, hain zuzen ere, hainbat aparkaleku sortuko dira”, Lehenengo alkateordea den Argiñe de la Cruz Ortuzarren esanetan.