Pixkanaka, pixkanaka Markina-Xemeingo jaiak forma hartzen ari dira eta Herri Bazkarian parte hartzeko izena emateko epea ekainaren 19tik 27ra arte egongo da zabalik. Ekimen honetan parte hartzeko leku mugatuak daude eta prezioa 3 eurokoa da pertsonako, txartelarekin ordainduko dena
Izen ematea Berton Udaletxeko bulegoan egingo da eta talde bezala parte hartzeko 14 urte baino gehiago izan beharko dira. 18 urtetik beherakoek adinez nagusi baten ardurapean egon beharko dute.
Aurtengo Herri Bazkaria uztailaren 12an ospatuko da Zelaian. Horrez gain, udalak jakinarazi duenez Herritxouan izena emateko epea ekainaren 23tik 30era egongo dela zabalik