Tokiko establezimenduetan kontsumoa suspertzeko kanpaina abiatu du Abanto Zierbenak
Kanpaina ekainaren 15etik uztailaren 15era egongo da martxan
Abanto Zierbenako Udalak martxan jarriko du datorren astelehenean, ekainaren 15ean, Abantoko Merkatari eta Ostalarien elkartearekin (A.C.H.A.) elkarlanean, tokiko establezimenduetan kontsumoa suspertzeko helburua duen 'Zure saltokiarekin gosaldu' izeneko kanpaina. Ekimen honek egitasmora atxikitutako 35 merkataritza-establezimenduetako batean erosketak egin ondoren, parte hartzen duten tokiko 14 ostalaritza-establezimenduetako batean doan gosaldu ahal izatea ahalbidetzen du.
Horrela, kanpaina indarrean dagoen bitartean atxikitutako edozein establezimendutan 15€ edo gehieagoko erosketa bakoitzeko, erosleak 5 euroko bono deskontua jasoko du izena eman duten ostalaritza establezimenduetan gosaltzeko.
Kanpaina honen bitartez, ekainaren 15etik uztailaren 15era martxan egongo dena, Udalak “Abanto Zierbenako denda eta ostalaritza establezimenduetan kontsumoa suspertu nahi du, merkataritza eta ostalaritza sektoreen arteko sinergiak eratu eta bezeroen fideltasuna saritu nahi du”, Maitana Martínez Goirik, Garapen Ekonomiko eta Komertzio zinegotziak adierazi duenez.
Horrela, erosleak Tokiko Garapen Agentziara (Plaza Bizkaia, 5) 15 euro edo gehiagoko erosketa tiketa eraman beharko du eta 5€ko bale deskontua emango zaio. Gero, kanpainara atxikitutako edozein ostalaritza establezimendura joateko aukera izango du eta bonoa gosariaren zenbatekotik deskontua egingo zaio. Gosariaren prezioa 5 eurotik beherakoa bada, diferentzia ez da eskudirutan itzuliko.
Erosketa tiket bakoitzak bale bakar bat sortuko du. Ostalaritza establezimenduetan jasotako baleak banku transferentzia bitartez ordainduko dira, behin Tokiko Garapen Agentzian jasota. Gainera, parte hartzen duen establezimendu bakoitzak Zure saltokiarekin gosaldu dioen pegatina izango dute ikusgai kanpokaldean.
Abanto Zierbenako Udalak herritarrei deia luzatzen die kanpainan parte har dezaten, “argi daukagu eta modu honetako proposamenek merkataritza eta ostalaritza sektoreak eta herritarrak laguntzen dituela”, Garapen Ekonomiko eta Komertzioa zinegotziaren esanetan.