Abanto Zierbenak 58.000 euro baino gehiago bideratuko ditu Las Carrerasko lurpeko pasabidea deuseztatzeko
Saneamenduko kolektore berri bat jarriko da baita ere
Las Carreraseko lurpeko pasabidea deusestatzea eta saneamendu-kolektore berri bat jartzea dira Abanto Zierbenako Udalaren erronka berriak. Horretarako, Udalak 58.000 euro baino gehiagoko aurrekontua bideratuko du, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren esparruan.
Gaur egun Las Carrerasen inguruan gertatzen ari diren euri-urak husteko arazoa konponduko duten obrak dira, lurpeko pasabidean gainezkatzeak eta ur-putzuak eragiten dituztenak. "Udaletik egunez egun lanean jarraitzen dugu udalerriko auzoak egokitzeko, segurtasun handiagoa emateko, eta, ondorioz, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Horrela, datorren astean emango diegu hasiera lan horiei, eta, gainera, historikoki oso erabilera mugatua izan duen puntu beltz bat kentzeko aukera emango digute. Izan ere, eremuak baditu beste aukera seguruagoak eta bidea zeharkatzeko erabiltzen direnak, hala nola semaforoz eta pasabidez araututako oinezkoen pasabidea ", adierazi du Abanto Zierbenako alkate Iñaki Urrutia del Curak.
Lanak datorren astean hastea eta gutxi gorabehera hiru asteko iraupena izatea aurreikusten du Udalak. Zehazki, honako urrats hauek jarraituko dira. Hasteko, sarrera bietan dagoen metalezko baranda kromatua kenduko da, hormigoi armatuzko lauza baten bidez bi sarrerak deuseztatzeko. Ondoren, baldosazko zoladura bat jarriko da, lehendik dagoenaren berdina, eta pasabideko kutxeta bat utziko da mantentze-lanetarako Trinitate taldearen kalearen inguruan. Eta kokapen horretan, hain zuzen ere, hainbat aparkaleku sortuko dira.