Durangotarrek funtzesko hainbat alderdiri buruz dituzten iritziak eta ekarpenak jasotzeko helburuarekin martxan jarri egin du Udalak kontsulta publikorako epea, espazio publikoetan alkoholaren kontsumoa arautzen duen ordenantza bat egiteko.

Lehenik eta behin, arauaren helburu nagusia definitu nahi da: herritarrei eragozpenik ez eragitea, orden publikoa zaintzea, osasuna babestea eta espazio publikoak garbi eta seguru mantentzea. Ekimen honek Durangon elkarbizitza eta ongizatea hobetzeko beharrari erantzuten dio.

Era berean, kontsultak ekimenarekin konpondu nahi diren arazoei buruzko iritziak jasotzea du helburu, eta bide publikoan alkohola baimenik gabe kontsumitzeak sor ditzakeen eragozpenen, hala nola zaraten, zikinkeriaren, bizilagunen atsedenaren nahasmendua eta hiri-ingurunearen narriadura, garrantzi berezia ematen zaio. Udalaren konpromisoa egoiliarrentzat eta bisitarientzat ingurune segurua eta atsegina bermatzea da.

Ordenantza hasiera fasean dago, eta horretarako beharrezkoa da alkohola kontsumitzeko arauak eta zigorrak argi arautuko dituen esparru bat ezartzea, bizikidetza hobetuz eta espazio publikoarekiko errespetua sustatuz.

Kontsulta publikorako epea ekainaren 17ra bitarte egongo da zabalik (egun hori barne), eta herritarrek Udalak gaitutako webgunearen bidez bidali ahal izango dituzte erantzunak eta ekarpenak. Gune honetan parte hartzea errazteko galdera zehatzak eskaintzen dira, baina ez da derrigorrezkoa guztiei erantzutea, eta iruzkin edo iradokizun gehigarriak sartzeko atal bat ere badago.

Udalak nabarmendu nahi izan du prozedura hau funtsezkoa dela arau-prozesu gardena eta parte-hartzailea bermatzeko.