‘Koruko Neskak’ taldearen emanaldia Ispasterren
Hamahiru abestiz osatutako errepertorioa eskainiko dute ekainaren 6an San Migel elizan
Ekainaren 6an, 19.30etik aurrera, Ispasterko San Migel elizan “Koruko Neskak” taldearen emanaldia izango da. Itxaro Mentxaka mezzo soprano lekeitiarraren zuzendaritzapean, hamahiru abesti herrikoi, euskaldun eta popurri bat eskainiko dituzte, euskaraz gain, ingelesa eta italiera ere tartekatuz.
Duela hiru urte, Lekeitioko Itxas Soinua taldean abestu zuen zortzi lekeitiarreko talde batek musikarekiko zaletasunarekin jarraitzea erabaki zuen. Orduan jarri ziren harremanetan Mentxakarekin, berak gida zitzan.
Orduz geroztik astelehenero biltzen dira euren pasioarekin jarraitzeko, horretarako egokitutako errepertorioekin emanaldiak eskainiz, Gabonetako kontzertuak kasu. Esan beharra dago publikoaren txalo zaparrada izan dutela beti, eta hori, zalantzarik gabe, errepikatuko dute Ispasterko kontzertuan.
Temas
Más en Bizkaia
-
Vecinos de San Miguel piden que la Lanzadera a Basauri tenga parada junto al Consistorio
-
Durango contará con nueva sala técnica en las piscinas de Tabira
-
Bizkaia presume de un exclusivo banco urbano fabricado a partir de PET
-
El Ayuntamiento de Getxo está “prestando colaboración plena y activa con las autoridades judiciales y policiales”