Lekeitioko 62 saltokik Bai Euskarari ziurtagiria lortu dute
Helburua ostalaritza eta merkataritza sektoreetan euskararen presentzia areagotzea da
Iaz Bai Euskarari elkarteak Lekeitioko udalarekin elkarlanean ziurtagiria lortzeko lanketa abiatu zuen, horretarako 75 saltokirekin harremanetan jarriz eta aurrez aurreko bisitak eginez. Horietatik 62k erabaki zuten ziurtagiria lortzeko pausoa ematea, hasierako helburua 30koa bazen ere.
Martxoa eta apirila bitartean, Bai Euskarari ziurtagiriaren ebaluazioak egin dira. Horien bidez, establezimendu bakoitzari dagokion ziurtagiri- maila erabaki da. Orain, entitateei laguntza eskainiko zaie beraien hizkuntza-beharrak hobetzeko.
Lanketaren helburuak izan dira Lekeition euskararen erabilera indartzea eta hizkuntza-paisaia hobetzea. Bi erakundeek elkarlanean dihardute ostalaritza eta merkataritza sektoreetan euskararen presentzia areagotzeko, herriko identitatea indartuz eta turismoarekin bateragarri eginez.
Egun, Lekeition euskararen erabilera %69koa da, beherakada txiki bat jasanez azken urteetan. Adin tarteen arabera, 45 urtetik gorakoen artean kezka berezia dago, izan ere, talde horretan %57koa da erabilera.
Hori dela eta, Lekeitioko Udalak Plan Estrategikoa berritu du eta bertan etorkinei euskara klaseak eskaintzeko konpromisoa hartu du, herrian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko
Temas
Más en Bizkaia
-
'Bilboko Biodibertsitate Ezkutua' erakusketa Zubiarten ikusi ahal izango da
-
Manteroekin Bat! denuncia “persecución” al colectivo de manteros en Bilbao
-
“¿Qué pasará con las multas cobradas en Lekeitio mediante los decretos ilegales?”
-
Bizenta Mogelen 1804ko 'Ipui onac' etenik gabe irakurriko da Arriaga Antzokian