Kirol Sarien hirugarren edizioa ospatu du Mungiak
Tokiko kirol-erakundeek 13 sari eman dizkiete adin eta funtzio desberdinetako taldeei edo pertsonei
Udalerriko hamahiru kirol elkarte eta klubek herrian jarduera fisikoa eta kirola bultzatzeko eta sustatzeko egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonak saritu egin ditu ostegun honetan arratsaldean Mungiako Udalak, Olalde Aretoan ospatu egin den Kirol Sarien hirugarren edizioan.
Ekitaldian izan dira Alaitz Erkoreka, Mungiako alkatea; Nagore Torre, Mungiako Udaleko Kirol zinegotzia; eta Carlos Sergio Atxotegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendari nagusia.
Alkateak, Alaitz Erkorekak, Mungiako kirol elkarte eta klub guzti-guztiak osatzen dituzten pertsonen lana eskertu eta nabarmendu du: "zuek bezalako pertsonak behar ditugu, zuen denbora eta energia Mungia eskualdeko kirol erreferente izaten jarrai dezazuen, eta, aldi berean, ohitura osasungarriak eta errespetua edo laguntasuna bezalako baloreak irakatsi ditzazuen". Era berean, gaineratu duenez, "Mungiako Udaletik badakigu kirola dela gizarte osasuntsuagoa, inklusiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko tresnarik onenetako bat. Horregatik, legealdi honen hasieran, konpromiso sendoa hartu genuen: lanean jarraitzea osasuna eta kirola gure udal-ekintzaren funtsezko ardatz izan daitezen".
Horrela, hirugarren edizio honetan, tokiko kirol-erakundeek 13 sari eman dizkiete adin eta funtzio desberdinetako taldeei edo pertsonei, baina guztiak bat datoz zerbaitetan: herrian jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko eta bultzatzeko egindako lan eskuzabala, eta kirolaren balioak eta ildo horretan egindako kirol-ibilbidea transmititzeko gaitasuna.
Temas
Más en Bizkaia
-
La Asociación Artística Vizcaína celebra la apertura del 35 ciclo anual de las Tertulias Poéticas de los Martes
-
El primer pinchazo contra la bronquiolitis
-
La banca vasca ya cuenta con instrumentos propios para alcanzar el 100% del crédito
-
Un joven vizcaino debe ganar 1.300 euros netos más al mes para comprar piso sin ayudas o apuros