Igande honetan hasiko da Mendatan IV. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketa. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu eta aurten ere 18 bertsolari ariko dira kantuan. Iaz Eli Pagolak jantzi zuen txapela.
Lehenengo kanporaketa honetan Lurdes Ondaro, Beñat Bilbao, Koldo Muñiz, Araitz Katarain, Jon Gurrutxaga eta Idoia Granizo ariko dira kantuan. 18.00etan, Elizosten.
Bigarren kanporaketa Ajangizen izango da ekainaren 8an udal frontoian, 18.00etan. Bertsotan, Asier Galarza, Janire Arrizabalaga, Alexander Idoeta, Ixone Asategi, Aitor Bizkarra eta Danel Herrarte ariko dira kantuan.
Azkenik, hirugarren kanporaketa ekainaren 15ean izango da Gautegiz Arteagan, kultur etxean, 18.00etan. Koldo Gezuraga, Iker Uriarte, Haizea Telleria, Maider Arregi, June Aiestaran eta Ibai Lekuona ariko dira bertsotan.
Finala ekainaren 21ean, larunbatean izango da Muxikan.
Kanporaketa bakoitzeko lehenengoa automatikoki igaroko da finalera eta ondorengo parte hartzaileak puntuazioaren arabera. Saioak epaitzen Mirari Azula, Ander Arrien eta Beñat Romero ibiliko dira.
Edizio berri honen bitartez Busturialdea bertsolaritzan murgilduko da igandetik aurrera.