Síguenos en redes sociales:

Durangok jai eta kultur ekitaldietarako komun eramangarrien zerbitzua indartu du

Goienkale eta Andra Mari jaietako eta inauterietako modulu higieniko eramangarriak 10 unitateraino handituko dira gehienez

Durangok jai eta kultur ekitaldietarako komun eramangarrien zerbitzua indartu duD. U.

Durangoko Udalak inbertsio handia, 52.656,45 eurokoa konkretuki, egingo du aldi baterako komunen zerbitzua indartzeko. Kantitatte hau aurreko bost urtekoaren ia bikoitza izango da, eta kontratuak hiru urteko iraupena izango du, guztira 188.202 euroko inbertsioa eginez. Ekimen horrekin udalerrian urte osoan zehar egiten diren kultura, jai eta herriko jardueren beharrak asetuko ditu Udalak, herritarren beharrei ahal den neurrian erantzunez.

Berrikuntza garrantzitsuenen artean, handitu egin da inauterietako komun eramangarrien kopurua, 4tik 10era igaroz, Andra Marin eta Goienkalen banatuko direnak. Tabirako jaietan, zerbitzua 4 komunetatik 9ra pasako da, eta aterik gabeko komunak 2tik 1era murriztuko da. Goienkaleko jaietan ere komunen kopurua handitu egingo da, 2tik 10era, eta horiek ere Andra Mari auzoan jarriko dira.

Era berean, San Fauston 20 moduluetatik 24ra igaroko da, eta berrikuntza moduan, bi modulu jarriko dira hilerrian Santu Guztien ospakizunean.

Jesica Ruiz Durangoko alkateordeak nabarmendu duenez, “aldi baterako komun horiek funtsezkoak dira pertsona guztiek Durangoko jaiez eta kultur jarduerez eroso eta segurtasunez gozatu ahal izateko. Lanean jarraitzen dugu gure udalerria herritarrentzat gero eta irisgarriago eta erosoagoa izan dadin, eta horiek erabiltzea gogorarazten dugu.”

Durangoko Udalak herritarrei gogorarazi nahi izan die instalazio horiek funtsezkoak direla ekitaldiak behar bezala garatzeko eta bertaratutako pertsona guztien oinarrizko beharrak asetzeko.