Durangoko ikasleek beren proposamenak helarazi dizkiote Udalari 2025eko Udal Foroan
Osoko Bilkuren Aretoan ospatutako topaketak ikastetxeak eta udal ordezkariak batu ditu, Durango herri jasangarriago bihurtzeko hausnarketak, diagnostikoak eta konpromisoak partekatzeko
Astearte honetan goizean, maiatzaren 20an, Durangoko ikastetxeetako ikasleek, irakasleek eta udal ordezkariek parte hartu dute Udaletxeko osoko bilkuren aretoan ospatutako Udal Foroa - Foro Municipal ekitaldian.
Goizean zehar hainbat fase izan ditu jardunaldiak. Lehenik eta behin, ikasleek gogora ekarri dituzte aurreko ikasturtean aurkeztutako proposamenak, esaterako, zonalde berde gehiago sortzea, eraikin berrien gainetik lehentasuna emanez; erreken garbiketan parte hartzea; larunbatetan bigarren eskuko azoka bat antolatzea; kalean dauden pertsonei laguntzeko ekimen gehiago garatzea; Ezkurdi, Tabira eta Landako inguruko bidegorria luzatzea; eta puntu garbi gehiago jartzea. Proposamen horien aurrean, udal ordezkariek horien egungo egoeraren berri eman dute eta konpromiso instituzionala berriro berretsi dute.
Ondoren, ikasturte honetan egindako lana aurkeztu dute ikasleek. Udal diagnostikoaren ondorioak azaldu dituzte, talde bakoitzak hartu dituen konpromisoekin batera. Udalari zuzendutako proposamen berriak ere aurkeztu dituzte, eta hurrengo ikasturtean aurrera eraman nahi duten ekintza eraldatzailea ezagutzera eman dute: Durangoko kaleetan garbiketa bat antolatzea eta herritarrak bertan parte hartzera animatzea. Ekintza hau ez zen aurrez ezagutarazi, eta Udal Foroaren egunean bertan aurkeztu da ofizialki. Udal ordezkariek proposamen berri horien bideragarritasuna baloratu dute, eta interes handiz hartu dituzte ikasleek hartutako konpromisoak.
Foroa amaitu da alkatesaren hitzartzearekin. Bertan, ikasle eta irakasleen lana eta ahalegina eskertu ditu, eta Udalaren konpromisoa berretsi du kudeaketa jasangarri baten alde. Alkateak adierazi du hobekuntzarako egindako proposamenak lagungarri handiak direla Durango ingurumenarekiko errespetutsuagoa den udalerri bihurtzeko, eta oso positiboki baloratu du ikasleen inplikazioa. “Ikasleen lana eta helarazten diguten informazioa Udalak egiten dituen jardueretarako beste baliabide bat dira”, azaldu du, eta etorkizuneko ikasturteetan ere lankidetza bide beretik jarraitzera animatu ditu. Amaitzeko, eskerrak eman dizkie bertaratu guztiei eta hezkuntza komunitatea gonbidatu du 2030 Eskola Agendaren barruan proiektu honi bultzada ematen jarraitzera.
Temas
Más en Bizkaia
-
El restaurante de Bilbao que regala un chuletón si se acierta su peso
-
La Diputación abrirá dos nuevas oficinas de atención en Bilbao y Getxo el próximo año
-
Elantxobe inaugura un nuevo mirador en el barrio de Oleta
-
Bizkaia gana 6.450 habitantes en doce meses y se sitúa en niveles de población de finales de los 80