Bi txirrindulari lasterketaren eszenatoki izango da Durango
Durango-Durango Emakumeen saria eta Aitor Bugallo Memoriala ospatuko dira
Aste honetan Durangotik igaroko diren bi txirrindularitza lasterketek eragina izango dute trafikoan. Hala, Udalak mozketa puntualak egingo ditu erdiguneko kaleetan, txirrindularien, oinezkoen eta gidarien segurtasuna bermatzeko.
Lehenengo lasterketa Durango-Durango Emakumeen Saria izango da maiatzaren 20an, asteartean, egingo den nazioarteko emakumezkoen txirrindularitza proba. Parte hartzaile kopuru handiagatik eta antolakuntza baliabideengatik, hainbat kale moztu beharko dira. Hori dela eta, goizeko 10:30etik arratsaldeko 19:00ak arte, Gran Hotelaren errotondatik Montebideoko Etorbideraino dauden kale hauek itxita egongo dira: San Agustinalde, Zumalakarregi, Josemiel Barandiaran, Herriko Gudarien eta Galtzareta. Halaber, hurrengo kaleetara sartzeko mugak egongo dira: Artekalea, Barrenkalea, Lariztorre eta Goinekalea. Kale horietara sartzeko Kanpatorrosteta kalea erabili beharko da, eta Uribarritik Andra Mari kalera sartu.
Bigarren lasterketa, Aitor Bugallo Memoriala, maiatzaren 24an, larunbatean izango da, eta kasu honetan tokiko proba bat izango da. Kale mozketa asteburuko oinezkoen gunean egingo da, zehazki: San Agustinalde (Museotik), Zumalakarregi eta Josemiel Barandiaran. Kasu honetan ere, Alde Zaharreko kaleetara sartzeko Kanpatorrosteta kalea erabili beharko da eta Uribarritik Andra Mari kalera sartu.
Herritarrei trafikoan izango diren mozketa puntualek eragozpenak sor diezaieke, bereziki maiatzaren 20an, asteartean, garraiolariengan eta Kurutziaga Ikastola, Zabalarra eta Nevers ikastetxeen irteeretan eragin handiagoa izatea aurreikusten baita.
Udaletik herritarren zein bisitarien lankidetza eskertzen da kirol ekitaldi hauek behar bezala garatzeko, eta aldi berean hauez gozatzeko gonbidapena luzatzen zaie , Durangok kirolaren eta espazio publikoaren elkarbizitzaren alde egiten duen apustuaren adierazgarri baitira.
Temas
Más en Bizkaia
-
“He invertido 20.000 euros en provisiones para la final de la Europa League”
-
Las otras citas deportivas de San Mamés antes de la final de la Europa League
-
El Gobierno vasco destinará más de 2 millones para el dragado del puerto de Ondarroa
-
Una vecina de Bilbao pide que se asegure la llegada de médicos a su casa, a pesar de la final de la Europa League