Zubiaur Musika Eskola ikasturte berriaren prestakuntzan murgilduta dago, eta 2025-2026 ikasturterako matrikulazio epea maiatzaren 5etik 30era egongo dela zabalik iragarri du. Epe horretan, bai egungo ikasleek, bai musika- edo dantza-prestakuntzari ekin nahi diotenek eman ahal izango dute izena.

Matrikulak udal webgunearen bitartez egin ahal izango dira, “Izen-emateak” atalean eskuragarri dagoen formularioan betez. Matrikula aurrez aurre ere egin ahal izango da, Musika Eskolan bertan, astelehenetik ostiralera 13:00etatik 18:30era eta astelehen eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara edo telefonoz 946 30 15 10 telefonora deituz.

Adin guztietarako dantza eta musika eskaintza

Lehenengo urtean sortu zenean hasitako bideari jarraiki, datorren ikasturtean ere dantza eta musika klaseak eskainiko ditu Zubiaur Musika Eskolak. 

Dantzaren arloan eskainiko diren hiru kurtsoak 6 urtetik gorako zornotzarrei zuzenduak izango dira: 

  • Dantzarekin kontaktua (6-7 urte)
  • Sormenezko dantza (8-11 urte)
  • Hip Hop/Funky (12-18 urte)

Musika eta instrumentu klaseei dagokienean, izen-ematea 4 urtetik gorako neska-mutilei zuzendua izango da. Aukerak, honakoak: 

  • Musikarekin kontaktua (4-7 urte)
  • Flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, pianoa, gitarra, akordeoia, txistua, alboka, trikitixa, dultzaina, txalaparta, gitarra eta baxu elektrikoa, bateria. 

Halaber, hizkuntza musikala, analisiak, koroak eta talde instrumentuak zein musika-terapia hezigarria ere eskainiko dira.