Asteburu honetan Markina-Xemein bertako eta inguruko ekoizle eta abeltzainen topagunea izango da Baserri Egunaren edizio berri batekin.
Aurten, hamahiru ekoizlek parte hartuko dute Plazabarripean kokatuta egongo den azokan, bertako produktuak eskainiz goizeko 10.00etatik 14.00etara. Bertan ogia, gozoak, sagardoa, txakolina, ardoa, gazta, esnekiak, eztia, haragia, gildak, baratxuria edo garagardoa erosi ahal izango dira.
Aldi berean, abeltzainen azoka ere izango da Zelaian. Bertan, zaldiak, pottokak, behorrak, ahuntzak, ardiak, behiak, txahalak, idiak eta askotariko hegaztiak izango dira ikusgai. Bestalde, 12.30etatik aurrera, bildots pintxoak dastatzeko aukera egongo da Plazabarripean.
Baserri Eguna ospatzerakoan, lehen sektoreak, oro har, eta Lea Artibai eskualdeak, bereziki, duten garrantzia nabarmentzea da helburua. Horregatik, garrantzi berezia dute sustapen-jarduerek eta azokek, ekonomiarentzat, eta nekazaritzarentzat, batez ere kontsumo iraunkorrarentzat duten garrantziagatik.
Horrelako ekimenen bidez, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagune eta salmenta-gune bat sortzea lortzen da, bertan ekoitzitako elikagaiei balioa emanez.