Urtero bezala, Sestaoko Udalak ezagutzera eman du Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea. Aurten, ordainketa helbideratuta ez duten herritar guztiek ekainaren 2tik 30era bitartean izango dute borondatezko ordaintzeko epea zabalik.
Ordainketa honako banketxe hauetan egin daiteke: Kutxabank, BBVA, Caixabank, Nafarroako Rural Kutxa eta Laboral Kutxa.
Internet bidez ere egin daiteke ordainketa, Sestaoko Udalaren webgune ofizialean agertzen den Ordainketa-pasabidea erabiliz.
Erosotasun eta lasaitasun arrazoiengatik, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga helbideratzeko gomendioa ere egiten die Udalak oraindik hala egin ez duten herritar guztiei. Horretarako, helbideratze-orria bete beharko dute Ogasun Sailean, Castaños eraikineko lehen solairuan, ekainaren 20a baino lehen.
Ildo beretik, data eta baldintza horiek aplika dakizkioke 2025eko Tokiko Jabari Publikoaren Erabilera Pribatiboagatiko edo Aprobetxamendu Bereziagatiko Tasaren Ordenantza Fiskalari, "Espaloien erabilera" modalitatean.
Jendaurrean jartzeko tramitea betetze aldera, Udalaren bulegoetan ikusgai daude aipatutako ordainketei (“Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen gaineko Zerga” eta “Tokiko Jabari Publikoaren Erabilera Pribatiboagatiko edo Aprobetxamendu Bereziagatiko Tasaren Ordenantza Fiskala”, "Espaloien erabilera" modalitatea) dagozkien 2025eko Zerga Erroldak.
Interesdunek hamabost eguneko epea izango dute, bihartik hasita, Udaleko Erregistroan egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko.