Ostegun honetan bertan hasiko ditu Sestaoko Udalak apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekintzak. Asteazken honetan goizean, Carlos García de Andoin Kultura zinegotziak egitaraua aurkeztu du.
Esan bezala, jarduerak apirilaren 3an hasiko dira, gaztelaniaz idazten duten eskualdeko egileekin egingo den "0 kilometroko" topaketa literarioarekin; eta apirilaren 10ean (osteguna), berriz, beste bat izango da euskaraz idazten dutenekin.
García de Andoinek prentsaurreko batean azaldu duenez, "bi ekintza horiekin herritarrei aukera eman nahi diegu gure eskualdeko idazleekin hurbileko topaketa bat izateko, eta horregatik izendatu dugu "0 kilometro". Asmoa da haiekin hitz egin ahal izatea liburu bat sortzeko zereginei buruz, prozesuari buruz, faseei buruz... azken batean, alde bientzat, idazle zein irakurleentzat, aberasgarria izango den aurrez aurreko interesgarri bat eskaintzea".
Saio horietan, besteak beste, Aritza Bergarak, Garazi Aizpuruak eta Amaia Ballesterosek parte hartuko dute; eta Barakaldoko eta Santurtziko zenbait idazleek ere beren denboraren zati bat partekatuko dute Sestaoko liburutegiko erabiltzaileekin.
Apirilaren 4an, ostiralean, Virginia Imaz artista polifazetikoak ipuin-kontalari lanak egingo ditu helduei zuzendutako saio batean. Apirilaren 8an, asteartean, Ana Apika ipuin-kontalariak beste saio bat eskainiko du, baina, kasu honetan, haurrentzat.
Bestalde, liburutegiak familientzako irakurketa-klub elebiduna antolatuko du apirilaren 29an, maiatzaren 13an eta 17an eta ekainaren 10ean, gurasoak seme-alabekin hurbil daitezen, elkarrekin irakurtzeko eta irakurtzen hasteko esperientzia bizitzeko. Hortaz, lau saio egingo dira familientzat, eta saio horietako bakoitzak 12 plaza izango ditu. Irakurketako klub honetan parte hartu nahi duten sendiek liburutegian eman dezakete izena.
Era berean, garrantzitsua da adieraztea apirilaren 11ra arte Sestaoko Liburutegiak Libu liburu-denda komunitario eta sozialari laguntzeko kanpaina batean parte hartuko duela. Liburu-denda honek Bilbon du egoitza, eta bigarren eskuko liburuak saltzea du eginkizun social gisa. Jarduera honen bidez biltzen duen dirua gizarte-bazterkeriako arrisku-egoeran dauden pertsonei laguntzeko erabiltzen da.
Horretarako, tiradera bat jarri da atondoan, nahi duten pertsona guztiek dohaintza bat egin dezaten, etxean izan nahi ez dituzten liburuak bertan utzita.
Liburu horiek Libu liburu-dendara eramango dira. Bertan, bigarren eskuko artikulu gisa salduta, gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonei laguntzen dien Zubietxe elkartearen jarduera finantzatzen lagunduko dute.
Amaitzeko, Liburuaren Nazioarteko Egunaren programazioaren barruan antolatuko den azken jarduera "Liburuflix" bat izango da: Netflix-en teknika erabiliko da gazteei zuzendutako liburu sorta bat aurkezteko panel bat sortzeko