Aurrera doa Udala GetxoTxukun izeneko programarekin. Joan den Urrian, proiektu horren bidez, Udalak Bidezabal, Domingo Iturrate Dohatsuaren kalea, Salsidu kalea eta Ollarretxeko errepidea hartzen dituen eremuaren gaineko iradokizunak jaso zituen. Bada, orain, hainbat motatako 10 ekimen baino gehiago garatuko ditu Sarrikobaso inguruan.
Inguruko bizilagunek 679 proposamen aurkeztu zituzten, horietatik 645 baliozkoak. 52 zuzenean gauzatuko dira, 10 proiekturen bidez. Beste 236 proposamen gauzatuko dira edo Udala dagoeneko gauzatzen ari da. 288 proposamen horiez gain, 144 proposamen helarazi zaizkio dagokion udal-arloari, ezagutu eta balora ditzan. Beste 165 ez dira teknikoki bideragarriak, ezta Getxo Txukun esparrukoak ere. Gainerako proposamenei dagokienez, 31 ez dira ulertzen edo generikoak dira, eta 14 ez dira udal-eskumenekoak. Azkenik, zerbitzu teknikoen irizpidearen arabera, ez da komenigarria edo gomendagarria beste hiru egitea.
Gauzatuko diren proiektuak
- Sarrikobaso eta Bidezabal arteko barandak ordeztea edo hobetzea.
- Elorri eta Gaztelumendi kaleen azterketa eta jarduketa, aparkaleku gehiago sortzeko, espazioa birbanatuz eta berrantolatuz.
- Sarrikobaso 20 eremuko edukiontzien kokapena aldatzea, oinezkoentzako pasabideen ikuspena hobetzeko.
- Motorrentzako aparkalekua instalatzea, horientzako espazio bat egokitzeko eta oinezkoentzako pasabideen ikuspena handitzeko.
- Inguruan dauden bankuak ordeztea eta hobetzea.
- Bizikleta-garbitokia jartzea Ollarretxe eta Sarrikobaso elkartzen diren tokian, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan.
- Zonako iturriak berrikustea eta animalientzako sistemak dituzten berriak instalatzea eremu estrategikoetan.
- Zakarrontzien egoera berrikustea eta berriak instalatzea.
- Gaztelumendi kaleko beirazko edukiontzien ordez modelo berriagoa eta irisgarriagoa jartzea.
- Edukiontzien kokalekuak berrikustea, Sarrikobaso 28-30eko ikuspena hobetzeko.
Herritarren Partaidetzarako zinegotzi Gorka Mostajok adierazi duenez, “Udalak auzoz auzo, kalez kale entzuten jarraituko du, bizi-kalitatea hobetzeko eta getxotarren eskaerei erantzuteko”.