Aurreko edizioak izandako arrakasta kontuan izanda, Ermuko Udalak mahai jokoen jardunaldiaren edizio berri bat antolatu du. Ekitaldia larunbat honetan egingo da, martxoaren 22an, Merkatu Plaza zaharrean. Goizeko ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da, eta arratsaldean, aldiz, 16:30etik 19:30etara. Odisea elkartea izango da jardunaldia dinamizatuko duena. Gainera, jarduera amaitzean, 100 euroko balioa duten hainbat mahai-joko zozketatuko dira azokan bertan dauden pertsonen artean.

Aisialdi osasungarriko ekimena da, adin txikikoen, lagun koadrilen, familien edo adin mugarik gabeko edozein pertsonaren gozamenerako pentsatua dagoen jarduera, mahai-jokoekiko interesa sentitzen duen ororentzat, jolasean eta antzeko zaletasunak dituzten pertsonekin gozatu nahi duenarentzat.

Ekitaldian zehar, Odisea Elkarteko langileek askotariko gai eta tipologiak dituzten joko anitzak aurkeztu eta erakutsiko dituzte. Talde handietan gozatzeko mahai-jokoak egongo dira, banakakoak nor baino nor jarduteko,  dedukzio-jokoak, azkartasunekoak, estrategiakoak, trebetasunekoak, kooperatiboak eta guztiak oso dibertigarriak. Besteak beste, Ubongo, Catan, Happy Salmon, Kluster, Trio, Dragoiaren indarra, Labirinto magikoa, Sound Box, Pick a perro eta Fun Facts jokoak eskuragarri egongo dira Merkatu Plazara hurbiltzen diren guztientzat.

Mahai-jokoen bidez, inolako bereizketarik gabeko pertsona guztiek parte hartuko duten espazio bat sustatu nahi da, soilik pertsonak joko baten aurrean, non garaipena lortu beharko duten gainerako jokalarien aurrean edo haiekin.

Gure udalerrian mahai-jokoen jardunaldi irekia izango den bigarren aldia izango da. Lehenena, iazko apirilean egin zen eta ehun parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen.