Ermuko Udalak hainbat ekintza prestatu ditu datorren ostiralean, martxoaren 21ean, ospatuko den Poesiaren Nazioarteko Egunarekin bat egiteko. Besteak beste, Juan Kruz Igerabide idazleak poemak, umorea eta sentimenduak uztartzen dituen haur ekimen bat dinamizatuko du udal liburutegian. 'Poesiarekin jolasean' jardueran parte hartzeko izen-ematea doakoa da, eta martxoaren 19ra arte egin daiteke.

Eskaria dauden plazak baino handiagoa izatekotan tokiak zozketaz esleituko dira eta Ermuan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda martxoaren 20an argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-oholean, eta posta elektronikoz ezagutaraziko zaie izena eman duten guztiei.

Martxoaren 21ean, ostirala, "Poesiarekin jolasean" izeneko euskarazko saioa egingo da, haurrei poesia hurbiltzeko. 2011 eta 2019 urteen artean jaiotako haurrei zuzendua izango da eta hauek bakarrik edo heldu batekin parte hartu ahal izango dute. Jarduera liburutegiko hirugarren solairuan izango da, 17:30etatik 18:30etara.

Dinamizatzailearen inguruko hainbat datu

Juan Kruz Igerabidek, haurrei eta gazteei zuzendutako lan ugariren egilea da, zeinak helduentzako literatura idazten hasi zuen bere ibilbidea. Bere bizitzaren zati handi bat ikerketari eskaini dio, batez ere haur literaturaren esparruan, poesia aztertuz. Sari garrantzitsuak jaso ditu, besteak beste, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 1999an, Kritikako Sari Nazionala bi aldiz 1994an eta 2003an eta Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala 2018an.

Juan Kruzek dioen bezala, "Poemak entzun, poemak errepikatu, igarkizunekin jolastu- Poesia hitzaren jolas bizia da; badu erritmo bat, baditu soinu atseginak, badu umorea, baditu sentimenduak. Bihotzetik ateratzen da eta bihotzera sartzen da. Hitzak arrain txikiak dira, eta eskuetan harrapatu eta ihesi ibiltzen dira, gurekin jolasean”.

Poesiak hitzekin jolasteko, hizkuntzarekin sortzeko eta gure emozioekin konektatzeko aukera ematen digu. Haurtzaroan irakurtzeak haurren irudimena estimulatzen du, musikaltasunarekiko eta erritmoarekiko erakarpena sentitzen baitute.