Mungialdeko Behargintzak tokiko enpresen arteko topaketa berri bat antolatu du
Erakundeek talentua nola kudeatzen duten, giza baliabideen arloek erronka horiei aurre egin behar dieten eta errealitate aldakorrera nola egokitu aztertu da
Ostegun honetan goizean, martxoaren 6an, hainbat enpresatako 30 bat ordezkari inguru bildu dira Mungiako udaletxean, bertan ospatu baita Mungialdeko Behargintza Mungiako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Agentziak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarekin, Bizkaia Orekan Sakonduz programaren barruan antolatutako urteko lehenengo topaketa, Match Mungia ekimenaren bitartez.
Bakarne Egiak, Mungialdeko Behargintzako presidente eta Mungiako Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziak, ongietorria eman die bertaratuei, eta honako hau adierazi du: "ekitaldi honetan urte honetan egingo diren hiru topaketetako lehena da, eta eskualdeko enpresen beharrei erantzuten saiatuko gara, haien artean networkinga errazten, eta, ahal bada, parte-hartzaileek topaketa horiek enpresa-lankidetzako, merkataritza-lankidetzako edo bestelako proiektuetan gauzatzen".
Gaur goizeko hitzorduan, erakundeek talentua nola kudeatzen duten, giza baliabideen arloek erronka horiei aurre egin behar dieten eta errealitate aldakorrera nola egokitu aztertu da. Ildo horretan, ekitaldian hainbat protagonista aditu izan dira, eta haien ezagutzak eta esperientziak helarazi dituzte, erakundeetan pertsonen kudeaketaren ikuspegi integrala emateko.
Hitzaldien protagonistak izan dira: Leire Iturbe-Ormaetxe, Mungialdeko Behargintzako lan-orientazioko arduraduna; Eva Ochoa de Alba Panera, Adeccoko ordezkaritzako zuzendaria; Beatriz Luiz Gimenez, Kooperako Eboluzio Pertsonal eta Profesionaleko Taldeko teknikaria; Goizalde Atxutegi, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziakoa; Iurgi Bilbao, SPRIko Konpetentzia Digital Profesionalen programako Minsait Taldekoa; eta Josu Goikoetxea eta Iñigo Rementeria, Mungia BHI – Mungiako LHko irakasleak.
Aurkezpenen ondoren, mahai-inguru bat egin da hizlarien artean, Joseba Oleagoitia Olano Mungialdeko Behargintzako koordinatzaileak moderatuta. Bertan, enpresek talentuaren kudeaketan dituzten erronkak jorratu dira. Bilera amaitzeko, bertaratutako enpresen arteko aldebiko bilerak egin dira.
Match Mungia, eskualdeko enpresak konektatzen
Match Mungia Mungiako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Mungialdeko Behargintzan sortutako proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarekin, Bizkaia Orekan Sakonduz programaren barruan. Ekimen honen helburuak honako hauek dira:
- Tokiko enpresen artean balio erantsiko informazioaren trukea erraztea, informazio horrek negozioak hobetzen lagun dezan.
- Tokiko enpresak elkartzea, haien ezagutza eta interakzioa erraztea.
- Enpresen arteko merkataritza- eta zeharkako harremanak sustatzea.
- Lankidetzarako enpresa-sare eta -giro positiboa eta mesedegarria sortzea.