Markina-Xemeingo Landare Azokak 35 postu batuko ditu
Igandean, Batetaratze Guraso Elkartearen eskutik, zuhaitzak landatu eta habiak jarriko dira
Landa eremuari eta lehen sektoreko ekoizleei bultzada emateko asmoz, Markina-Xemeingo Udalak eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteak elkarlanean Landare Azoka antolatu dute datorren otsailaren 8an. Bertan, lore, landare, bertoko ekoizleen produktuak eta artisau produktuak eskuratzeko aukera paregabea egongo da. Eta aurten ere, Lea Artibai Mankomunitateak parte hartuko du azokan, konposta banatuz.
Bestalde, azokaren osagarri, hitzaldia egongo da, Gabino Muruaren eskutik. Fruta-arbolen inausketa eta txertaketa izango ditu hizpide Muruak. Hitzaldia 11:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.
Horrez gain, Hemen Be Bai merkatari elkarteak egun berean egingo du Neguko Merkatu Txikia. Postu hauek ere Zelaian kokatuko dira, 9:30etik 14:30era.
Herritar guztien gustuetarako postuekin beteko da Zelaia zapatuan, 10:00etatik 14:30era. Guztira 35 postu izango dira Landare Azokan. Landare mintegiei dagokienez, 6 postu egongo dira; bertoko produktuak eskuragarri jarriko dituzten 17 ekoizle ere egongo dira; eta horiekin batera, artisau produktuen 12 postu jarriko dira.
Eta asteburua osatzeko, igandean, Batetaratze Guraso Elkartearen eskutik zuhaitzak landatu eta habiak jarriko dira. 11:00etan izango da hitzordua, Arkupetik hasita eta amaieran, kopaua egongo da parte-hartzaileentzat.
Temas
Más en Bizkaia
-
Agresiones en fiestas de Etxebarri: Más de 400 vecinos secundan la concentración de condena
-
Bilboko Udalak indarrak batu ditu euskal instituzioekin tokiko demokrazia babesteko
-
El Gobierno Vasco pide a EHU que garantice un proceso justo y equitativo por la polémica de la PAU
-
El festival ‘Haizetara’ volverá a tomar las calles de Amorebieta-Etxano