238.056 euro bideratuko ditu Getxok Gizarte Kohesiora
Getxoko Udalak 238.056 euroko aurrekontua bideratuko du Gizarte Kohesioan diharduten udalerriko 45 entitateren artean banatzeko. Horrekin, asoziazionismoari eta boluntariotzari laguntzen jarraitzea eta parte-hartzea eta elkartasuna sustatzea izango dira berriro Udalaren helburuak.
“Hirugarren sektoreko erakundeek egiten duten lana Getxon parte-hartzea, inklusioa eta elkartasuna sustatzeko aukera bat dela uste dugu. Horregatik, dirulaguntza hauen bidez, erakundeen eta haien proiektuen parte-hartzea babesten jarraitzen dugu, gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen baitute. Azken batean, Getxo inklusiboagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzeko konpromisoa hartu duten herritarren adibide garbia dira”, Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu duenez.
Lehen ildoak, 115.490 euro banatuko ditu 45 eskaeraren artean, asoziazionismoa
sustatzeko eta indartzeko, eta Gizarte Kohesioaren arloari lotutako Getxoko erakundeen mantentze-, funtzionamendu- eta indartze-gastuei aurre egiteko.
Bestalde, Gizarte Kohesioaren eremuko intereseko proiektuak finantzatzera bideratutako bigarren lerroak 119.565 euro banatuko ditu udalerriko erakundeen 13 proiekturen artean, 2A lerroan.
Azkenik, 3.000 euro banatuko dira 2.B lineako beste hiru proiektutarako, udalerritik kanpoko erakunderentzat, baldin eta haien jardueraren onuradun Getxoko bizilagunak badira.
1. linearen kasuan, justifikazioak aurkezteko gehieneko epea 2025eko otsailaren 28an amaituko da, eta 2. linearen kasuan, erakundeek, ebazpenaren datatik aurrera, 12 hilabete izango dituzte gauzatzeko, eta hilabete bat jarduera amaitzen denetik justifikatzeko. Finantzatutako proiektuaren % 100 justifikatu beharko da.