Ermuko Udalak ezagutzera eman du abenduan zehar martxan jarri berri duen Gazteria zerbitzua, gazteriaren beharrei eta kezkei erantzutean zentratuko den teknikaria kontratatu ondoren. Hilaren 12an Ermua BHIn egin zen lehenengo aurkezpena, eta bigarrena, aldiz, hilaren 17an San Pelaio ikastetxean.

Aurkezpen publikoa mugarri garrantzitsua izan da zerbitzuarentzat eta, hala izatea espero da ermuar gazteentzat ere, hasi berri den ibilbidean. Bi topaketa horietan "Ganso & Cia" konpainiak 'Babo Royal' lana antzeztu zuen. Clown konpainiak errege lunatiko baten istorioa aurkeztu zuen. Errege horrek, bere konfiantzazko trobadorearekin batera, eszentrikotasuna nagusi den eta mundu guztia parte hartzera gonbidatuta dagoen lurraldea osatzen dute.

Gazte guztiak gonbidatuta daude; parte hartzera eta ekimenak proposatzera

'Babo Royal' ikuskizuneko alegoriari jarraiki, udal Gazteria zerbitzuak gune irekia, abegitsua eta enpatikoa ere izan nahi du, adin-tarte horrentzat aurre ezarritakoa hausteko lan egingo duena, hau da errutina edo normaltasuna suposatzen duena. Hau da, xelebrekeria, originaltasun eta autonomia apur batekin. Tailer, jarduera edo txangoen bidez, zerbitzuak gazte-komunitatearekin batera sortu nahi du, Ermuko gazte guztiek parte hartu, ahaldundu eta, batez ere, gozatzeko aukera izan dezaten.

Bi ikastetxeetako ikasleek antzezlanaren parte izateko aukera izan zuten zeinbait minututan, erregearen nahiak gauzatu ahal izateko parte hartuz eta lagunduz. Era berean, zerbitzuak beharrezkoa ikusten du partaidetzan bultzada bat ematea, ermuar gazteen energia eta berezkotasuna jasotzea, Ermua eta inguru hobe bat lortzeko, gazteen konpromiso eta ekarpenari esker.

Gazteria sailarekin harremanetan jartzeko bi bide izango ditu: gazteria@udalermua.net helbide elektronikoa eta 689 04 25 71 telefono zuzena.