Santurtziko Udalak argi berdea eman dio arrantza-portuko Karmengo Amaren kaian kokatuko den ontziraleku bat jartzeko proiektuari, ostegunean, abenduaren 19an, Bilboko Portuko Agintaritzak ur-lamina eta lurrazala emateko baldintzak onetsi ondoren.
Oneste honen helburua da udalerrian eskaera handia duen eta beharrezkoa den kirol-instalazio bat eraikitzeko proiektuan aurrera egitea, eskola-kirola, uretako jarduerak eta aisialdi osasungarria sustatzeko azpiegitura bat eskaintze aldera, udalerriko kirol-instalazioen aukera hobetu eta zabaldu nahian, azken urteetan egin den bezala.
Era berean, instalazio erabakigarria izango da arraun-kluba garatzeko, bai kirol-erakunde gisa, bai eskola gisa egiten duen formakuntza-lanean; izan ere, Kultura, Euskara eta Kirol zinegotzia den Itziar Carrocerak adierazi zuenez, "orain arte arrapalatik sartu beharrak kirol-jarduera mugatu du, askotan, marearen mende egon baita itsasadarrerako irisgarritasuna. Beraz, ekintza horrek gure nortasunean hain errotuta dagoen kirol honen jarraipena bultzatuko du eskola-eskaintzaren barruan".
Pantalanak 189 m2-ko azalera izango du, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker instalatuko da. Horretarako, 161.460,29 euroko aurrekontua itxi da. Laster egingo den proiektuaren lizitazioaren ondoren, lanek gehienez 12 hilabeteko epea izango dute egikaritzeko.
"Gaur eman den urrats honekin, klubaren jarduerak, gure Soterak eta arraunak berak herriaren sustraiekin hain lotuta dauden kirolen biziraupenerako beharrezkoa den bultzada lortu ahal izango dute", amaitu zuen Carrocerak.