Aurreikuspen guztiak bete ditu Abanto Zierbenako Udalak Hezkuntza sailaren bidez martxan jarritako 'Burmugi- Burmuina mugitzeko gunea' izeneko programaren lehenengo edizioak. Programa hau astelehen eta astearteetan garatzen ari da Gallartan (Cotarro 18) eta astearteetan Las Carrerasen (Montaño Aretoa), 17:00etatik 19:00etara.

Programa horrek oso harrera ona izan zuen udalerriko ikastetxeetako zuzendaritza-taldeen artean, eta, haien laguntzarekin, baliabidea eskaini ahal izan zaie tutoreek hautatutako ikasleei. Horrela, 6 eta 12 urte bitarteko 46 adingabe abantar parte hartzen ari dira ekimen honetan. Laguntzako langileei esker, lehen hezkuntzako ikasleei etxeko lanak egiteko, zalantzak argitzeko, ikasitakoa indartzeko... leku bat eskaintzen zaie.​

"Etapa honetan, adingabeak beren ikaskuntzaren oinarriak eraikitzen ari dira, eta edozein laguntza osagarrik alde handia eragin dezake beren garapen akademikoan eta pertsonalean. Hori dela eta, Abanto Zierbenako Udalak lehenengo aldiz programa hau martxan jartzeko beharra ikusi du, 6 eta 12 urte bitarteko ikasleei besteak beste, beren autonomia sustatzeko, autokonfiantza indartzeko eta talde-lana egiteko gune bat doan eskaintzen diena", nabarmendu du Miren Prada Arroyuelos Kultura, Jai eta Kirol zinegotziak.​

​Adingabe bakoitzak ikaskuntza-erritmo desberdina eta premia bereziak ditu. Alde horretatik, aipatzekoa da faktore sozioekonomikoek eta familia- eta gizarte-inguruneak eragina dutela eskolaerrendimenduan. Horregatik, ikasleen aniztasuna kontuan hartuta eta arreta hezkuntza bersintasunean jarrita, guztiek aukera bera izan dezaten, jatorria edozein dela ere, "Burmugi" n ikasteko, laguntzako langileak parte-hartzaile guztien beharretara egokitzen dira. Langile horiek autonomia sustatzen dute, ikasteko ohiturak hobetzen laguntzen dute, eta, aldi berean, eskolaintegrazioa errazten dute eta hizkuntza-laguntza ematen diete beren eskolako eginbeharretan eta irakurketetan hala eskatzen duten adingabeei. Azken batean, "Burmugi" n ikaskuntza-prozesu orotan funtsezkoak diren bi faktore indartzen dira: autokonfiantza eta talde-lana.​