Lekeitioko Kale Arteen jaialdia bere 35. edizioari begira dago eta dagoeneko Sekzio Ofizialean eta Scratch-ean proposamenak aurkezteko epea irekita du. Deialdia abenduaren 11ra arte egongo da zabalik eta bertan artista, konpainia eta kolektiboek haien proposamenak aurkeztu ahalko dituzte 2025ean ospatuko den jaialdian parte-hartzeko.
Aipatzekoa da azken urteetan deialdira aurkeztu direnen kopuruak gora egin duela, herrialde askotako proposamenak jasoz. Oraingoan ere, deialdia bi alorretan banatuko da, sekzio Ofiziala eta Scratch atala desberdinduz.
Horrela, Sekzio Ofizialean espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzat bideratuta dago.
Eta Kaleka Scratch-ek garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzako plataforma bat eskainiko du.
Hori horrela, datorren abenduaren 11ra bitartean aurkeztu ahalko dira proposamenak bi deialdietan, horretarako www.kaleka.eus atarian aurkitu ahalko den formularioa betez.
Aipatzeko da Kaleka, Lekeitioko Kale Arteen Jaialdiaren 34. edizio pasadan uztailean ospatu zela. Kale arteak herriko kaleetan zehar ikusteko aukera izan zituzten lekittarrek hainbat herrialdetako konpainia eta kolektiboen eskutik.
Aurtengo edizioan lan eszenikoen, tailerren, partaidetza-instalazioen eta komunitatean sortutako “kaleko arteen” sorkuntzaren bidez, artearen dimentsio soziala azpimarratu nahi izan zen. Ikuslearen papera ere birplanteatu egingo zen, jaialdiaren parte aktiboa bilakatuz eta kale arteen esentziara hurbilaraziz.
LABURREAN
- 2025. Datorren urtean ospatuko den ediziorako epe zabalik dago. Horrela edozein artista, konpainia edota kolektiboek aukera izango dute euren proposamenak aurkeztu ahal izateko.
- Bi alor. Orain arte izan den bezala, datorren urteko edizioak bi alor izango ditu. Alde batetik sekzio ofiziala eta bestetik Scratch atala.
- 20.000 ikusle. Kalekak 20.000 ikusle inguru batzen ditu urtero antolatzen den programazioaren inguruan.