Martxan da 'Getxo Hurbil' merkataritza-sarien bigarren edizioa
Urtean zehar Getxoko merkataritza sustatzen lagundu duten tokiko enpresa eta ekintzaileek saria izango dute Ekonomia Sustapen sailak abiarazitako 'Getxo Hurbil' sarien bigarren edizioan. Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 5era arte egongo da zabalik. Proposamenak herritarrek, merkataritza-elkarteek eta beste erakunde batzuek, online, udalaren webgunearen bidez egin ahal izango dituzte.
Juanma González Getxolan-Ekonomia Sustapena Arloaren zinegotziak adierazi duen bezala, "ekimen honen helburua da udalerriko merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten merkataritza-establezimenduak eta zerbitzu pertsonalen establezimenduak ezagutzea, sustatzea eta ikusaraztea, bai eta sektoreko eragileen lanari balioa ematea eta herritarren parte-hartzea bultzatzea ere".
Guztira, 6 kategoriatara aurkeztu ahal izango dira hautagai-proposamenak:
- Tradizioa eta ibilbidea. 20 urteko baino gehiagoko ibilbide komertziala du-ten saltokiei zuzenduta dago, garai berrietara egokitu direnei beren funtsari eutsiz eta sustraiei uko egin gabe. Ibilbide luzea izatea eta urteetan zehar garai berrietara egokitzea baloratuko da, baita belaunaldien arteko erreleboa ere. (Belaunaldi-erreleboa edo negozioaren transmisioa jatorrizko esentzia beraz).
- Komertzio sortu berria-Ekintzailetza. Azken 3 urteotan ireki duten komertzioei zuzenduta dago, bereziki beren inpaktuagatik, originaltasunagatik, ekimenagatik, ahaleginagatik, negozio ereduagatik… nabarmendu diren ekintzaileei.
- 360º iraunkortasuna. Kontsumo arduratsua edo ingurumenarekiko eta gizartearekiko errespetuzkoa sustatzen duen negozio eredua duten saltokiei zuzendua, betiere GJHrekin (Garapen Iraunkorreko Helburuak) lotuta daudenei, bai hurbileko produktuak, produktu ekologikoak eta sasoikoak saltzeagatik, bai ekonomia zirkularrarekin lotutako balioak lortzeagatik, bai Zero xahutzeagatik, bai hondakinen kudeaketa egokiari buruzko ekimenak egiteagatik, bai energia edo ura aurrezteagatik, bai gizarteratze-programak garatzeagatik, bai aukera-berdintasuna sustatzeagatik…
- Berrikuntza. Negozio-ereduaren eraldaketa. Beren produktuei balioa gehitu dieten zerbitzuak arrakastaz eskaini dituzten saltokiei zuzendua, baina ez soilik teknologia mailan, izan daiteke salmenta modu edo zerbitzu berrien bidez, salmenta puntuan egokitzapenak eginez…
- Ekin Merkatari saria. Udalerriko enpresa-parkea dinamizatzearekin lotuta dauden saltokiei zuzendua, hain zuzen hainbat jarduera eta programatan parte hartuz edo lankidetzan jardunez: KaiShop, GetxoAktibaTU!, Gabonetako kanpainak, Getxo Bono, Izakinen Merkatua, elkarteek antolatutako dinamizazio-kanpainak, tokiko erosketa sustatzeko banakako kanpainak, aholkularitza-programak...).
- Getxoren Arima. Eguneroko kontsumorako hurbileko saltokiei zuzenduta dago, beren ezarpenagatik eta beren identitateagatik funtzio soziala betetzen dute-nei, arrazoia edozein dela: zerbitzu-bokazioa, berezitasuna (bertako artistak hartzen dituztelako; artisau-produktuetarako, artistentzako txokotxuren bat dutela-ko...), bezeroei arreta emateko duten modua (euskara) eta Getxoko ikur izatea.
Hautagaitzak aurkeztea
Hautagaitzak aurkezteko, web orrian prestatutako formularioa bete beharko da eta zein kategoriatarako proposatzen den zehaztu, bere merezimenduak ahalik eta argien adieraziz. Establezimenduaren hautagaitza justifikatzen duen beste edozein azalpen eta informazio ere gehitu ahal izango da.
Hautagai-zerrendako inprimaki bakoitzean kategoria bakar baterako aurkeztu ahal izango da. Negozio bat kategoria batean baino gehiagotan proposatu nahi izanez gero, edo per-tsona batek negozio baterako baino gehiagorako hautagaitzak aurkeztu nahi izanez gero, beste inprimaki bat bete beharko du aldi bakoitzean. Proposamen guztiak epaimahai kua-lifikatu batek aztertuko ditu, eta bera arduratuko da sarituak aukeratzeaz. Sariak otsailean egingo den banaketa-ekitaldian jakinaraziko dira.
Temas
Más en Bizkaia
-
“He invertido 20.000 euros en provisiones para la final de la Europa League”
-
Las otras citas deportivas de San Mamés antes de la final de la Europa League
-
El Gobierno vasco destinará más de 2 millones para el dragado del puerto de Ondarroa
-
Una vecina de Bilbao pide que se asegure la llegada de médicos a su casa, a pesar de la final de la Europa League