Datorren asteazken eta ostegunean, hau da, azaroaren 7an eta 8an, Durangoko Etxezarreta Jauregia gatazkak konpontzeko eta bakea eraikitzeko mekanismo historikoei buruzko hitzaldiak, komunikazioak eta eztabaida-mahaiak jasoko ditu, bertan ospatuko baita Krimenaren Historiaren Zentroaren Nazioarteko XXII. edizioa. Aurrez aurreko saioez gain, streaming bidez eskainiko dira baita ere, bertaratzerik ez dutenentzat.

Garrantzi handiko ekitaldi akademikoa izango da, eta aurten "Bakearen eraikuntza: historian zehar gatazkak konpontzeko mekanismoak" gaia jorratuko du. Solasaldi hori 2024ko azaroaren 7an eta 8an egingo da Etxezarreta Jauregian, Durangoko Arte eta Historia Museoaren egoitzan. Bertan, unibertsitate eta zientzia arloko hainbat pertsona nabarmenek parte hartzea espero da.

Artarloa Kulturgintza Erakunde Autonomoko lehendakari Paule Sanchezek eta Durangoko Arte eta Historia Museoko kudeatzaile Garazi Arrizabalagak aurkeztu dute egitaraua.

Ekitaldiak, Durangoko Krimenaren Historia Zentroak antolatuta, bakegintzako prozesu historikoei eta gatazkak konpontzeko erabilitako mekanismoei buruz hausnartzeko plataforma bat eskainiko du, Antzinarotik gaur egunera arte. Iñaki Bazanen (Euskal Herriko Unibertsitatea) koordinazio zientifikoarekin, besteak beste, Historia, Zuzenbidea, Soziologia eta Antropologiako espezialistek parte hartuko dute solasaldian.

Solasaldiaren programa

2024ko azaroaren 7a, osteguna

9:30 – Inaugurazioa

Inaugurazio ekitaldia Paule Sanchez Arieta-Araunabeña Durangoko Arte eta Historia Museoko eta Astarloa Kulturgintzako presidenteak eta Iñaki Bazán Durangoko Krimenaren Historia Zentroko zuzendariak egingo dute.

9:45 – Hasierako hitzaldia

Óscar López Gómezek (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea) emango die hasiera saioei, " “Imaginar, construir y mantener la paz en la Edad Media. Un problema histórico y un desafío historiográfico" izeneko hitzaldiarekin. 

10:30 – Atsedenaldia

11:00 – Goizeko komunikazioak

Goizean komunikazio hauek aurkeztuko dira:

  • Daniel A. Panateri (San Martingo Unibertsitate Nazionala, Argentina) – “La violencia del derecho como principio de paz social”.
  • Ana C. Marques (Portoko Unibertsitateko Letren Fakultatea) – “O Rei como mediador de conflitos contra a comunidade judaica (Portugal Medievo)”.
  • Carlos Coelho (Portoko Unibertsitateko Letren Fakultatea) – “O envolvimento régio nas querelas jurisdicionais entre a nobreza e os concelhos: o exemplo do Entre Lima e Minho”.
  • Sergi Rexach Camps (Lleidako Unibertsitatea) – “La justicia episcopal frente al crimen clerical: el caso de la diócesis de Girona en la Edad Media”.

12:20 – Solasaldia

Komunikazioen ondoren, eztabaidarako gune bat irekiko da, landutako gaietan sakontzeko.

13:00 – Bisita gidatua Durangon zehar

Goizeko saioaren buru Iñaki Bazan (Euskal Herriko Unibertsitatea) izango da.

16:30 – Arratsaldeko komunikazioak

  • Laura Carbó (GIEM eta Espainiako Historia Fundazioa, Argentina) – “Naturaleza, mujeres y gestión del conflicto: el enfoque ecocrítico para el estudio de la corte timúrida (S. XIV-XV)”.
  • Inazio Conde (Kantabriako Unibertsitatea) – “Navegación comercial y conflicto entre el Mediterráneo y el Atlántico en la Baja Edad Media”.
  • Laura Díez Gutiérrez (Leongo Unibertsitatea) – “Negligencias y delitos de los oficiales de justicia en el León bajomedieval. El ejemplo del corregidor Pedro Arias Dávila”.
  • Juan María González de la Rosa (Balear Uharteetako Unibertsitatea eta UNED) – “La Germania mallorquina a lo largo de los siglos: psicología, reconstrucción, memoria y revisión del conflicto”.
  • Nere Jone Intxaustegi Jauregi (Deustuko Unibertsitatea) – “Los sacerdotes vascos como mediadores en los procesos de divorcio (Diócesis de Calahorra, siglos XVII-XVIII)”.
  • Francisco Javier Cubo Machado (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) – “Perdón, necesidad y arbitrio: el uxoricidio de María Garrido en Madrid. Un ejemplo de sentencia adaptada como resolución de conflictos a finales del siglo XVIII”.
  • César Belan Alvarado (UPV/EHU) – “La construcción de la paz: mecanismos de resolución de conflictos a través de la Historia”.

19:10 – Solasaldia

Arratsaldeko saioan Tomás A. Mantecón (Kantabriako Unibertsitatea) izango da buru.

2024ko azaroaren 8a, ostirala

9:30 – Goizeko komunikazioak

  • Gisela Naegle (Justus-Liebigeko Unibertsitatea, Giessen, Alemania) – “Contracts of Peace and Mediation: Urban Leagues and Regional Peace Alliances in the Late Medieval and Early Modern Empire”.
  • Hayet Belhmaied (Kartagoko Unibertsitatea, Tunisia) – “España y los tratados de paz en la Edad Moderna”.
  • Elena García Guerrero (Leongo Unibertsitatea) – “Isabel de Baviera, Emperatriz de Austria y Reina de Hungría: Conflictos Políticos y Culturales en el Contexto de la Dinastía de los Habsburgo”.
  • Antonio Domínguez Domínguez (Leongo Unibertsitatea) – “Conflicto y Resolución Autoritaria: La Era de Ceau?escu en Rumanía y su Legado de Represión”.
  • Sergio García García (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea) – “Despolicialización de conflictos: justicia epistémica para la imaginación política”.
  • María Yolanda Gómez Merino (UPV/EHU) – “Naturaleza, magia y crimen en la trilogía del Baztán de Dolores Redondo”.

12:10 – Amaierako ponentzia

  • Antoni Segura i Mas (Bartzelonako Unibertsitatea eta CIDOB) solasaldia itxiko du bere hitzaldi “Características de los nuevos conflictos armados tras la Guerra Fría. Las nuevas guerras” tituludunarekin.

13:30 – Solasaldiaren amaiera

Goizeko saioan Pedro Oliver Olmo (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea) izango da buru.

Sarrera librea eta doakoa da interesa duten guztientzat, ikasleak, erretiratuak edo publiko orokorra barne. Bertaratze ziurtagiria jaso nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute museo@durango.eus helbidera mezu bat bidaliz eta saio guztietara joan beharko dute. Halaber, saioak formatu birtualean jarraitu ahal izango dira streaming bidez, fisikoki joan ezin diren pertsonentzat eskuragarri.

Solasaldian, 35 urtetik beherako ikertzaileek aurkeztutako komunikazio onenaren saria emango da. Irabazleak ohorezko diploma jasoko du eta bere lana Clio & Crimen aldizkarian argitaratuko du.