Asteburu honetan harrera ezinhobea izan ohi duen Bunker musika azoka itzuliko da Barakaldora. Herriko plazan jarriko diren bi karpak musikazaleen topaleku izango dira, bertan egongo baitira azoka osatuko duten 10 standak. Bertan disko-dendak, diskoetxeak, erreferentzia musikal ugari dituzten liburu-denda eta argitaletxeak, zinemari, telesailei edo komikiei buruzko bildumagileen artikuluak eta Stuart MacDonald argazkilariaren erakusketa bat egongo dira.

Bunkerrek artista eta idazleek musikarekin duten lotura emozionalari buruz hitz egin dezaten sustatuko du berriz ere. Roberto Moso (Zarama), Ricardo Lezón (McEnroe) eta Óscar Avendaño (The Bo Derek's, Siniestro Total) musikariek Iker Barbararekin (MondoSonoro musika-aldizkariaren koordinatzailea Euskal Herrian) berba egingo dute eta euren liburu autobiografikoak aurkeztu eta sinatuko dituzte. Derby Motoreta 's Burrito Kachimba, Antonio Arias eta Eric Jiménez (Lagartija Nick) eta Ana Curra ere Barbararekin hizketan arituko dira Hiriko Soinuak jaialdian emango dituzten kontzertuen aurretik.

Kontzertuak eta tailerra

Bunkerrek Mountain Men (1970eko hamarkadako hard rock bertsioak, Jokin Salaverria, Miguel Moral eta Unai G. Kortazarrekin) eta La Nevera Vacía (2019ko Hiriko Soinuaken lehiaketan Barakaldoko artistarik onenari saria) taldeen kontzertuak ere antolatu ditu; eta Paule Bilbaok, arte-terapian espezializatutako psikologoak eta Arima taldeko konpositore eta abeslariak, Barakaldoko Bituritxa Lanbide Heziketako Institutuko ikasleei emango dien tailer bat.

Hiriko Soinuaken festibala

Bunker Hiriko Soinuaken festibalaren inguruan programatu da. Musikaldia Herriko plazako beste karpan kokatuko da eta kontzertuak gaur, ostirala, hilak 25, eta bihar, larunbata, hilak 26, arratsaldean eta gauean izango dira. Gaurko izen nabarmenenak Lagartija Nick eta Ana Curra izango dira. Edgar Allan Pop eta Erromintxelak izango dituzte lagun, Hiriko Soinuaken lehiaketaren 6. edizioaren Berdintasun eta Euskarazko Artista Onenaren sarien irabazleak, hurrenez hurren. Larunbateko kartel burua Derby Motoreta's Burrito Kachimba talde sevillarra izango da. Horien aurretik, The Bo Derek's talde galiziarrak eta Deep Sea Monk eta DeBuk taldeek joko dute, 2024ko Hiriko Soinuaken lehiaketako Barakaldoko artista onenaren sariaren eta sari nagusiaren irabazleak, hurrenez hurren. Bunker-era eta Hiriko Soinuak festibalera sarrera doakoa izango da.

Talentu berria, kalitatezko eskaintza eta tokiko merkataritzaren sustapena

"Sei edizio hauetan Hiriko Soinuak ekimenak, bere adar ezberdinen bitartez, helburu ezberdinak lortu ditu.

Alde batetik, lehiaketa dago, artista berriak bilatu eta sustatzeko eta industrian ematen dituzten lehen urratsetan bide lagun izateko; Barakaldoko taldeei eta emakumeen eta euskararen presentzia sustatzeari arreta berezia jarriz.

Festibalak hainbat helburu betetzen ditu: kalitatezko musika-programazioa eskaintzea, Derby Motoreta's Burrito Kachimba, Lagartija Nick edo Ana Curra bezalako izen handiekin; lehiaketako talde irabazleei euren musika entzule askoren aurrean aurkezteko aukera ematea; eta tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzea.

Eta, azkenik, Bunker musikazaleen, sortzaileen, artisten, disko-denden eta argitaletxeen artean komunitate txiki bat ehuntzeko espazioa da. Industriara hurbiltzeko modu bat da, baina gertutasunez eta musika eta emozioak erdigunean jarriz.

Uste dugu sei edizio hauetan konbinazio orekatua lortu dugula kultura- eta ekonomia- sustapenaren eta talentu berriei emandako babesaren artean", adierazi du Jonathan Martín Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotziak, Jon Gondra Hiriko Soinuak eta Bunkerreko antolatzailearekin eta Beatriz Álvaro eta Jaime Buenaventura Edgar Allan Pop Hiriko Soinuak 2024ko Berdintasun Sariko kideekin batera emandako prentsaurrekoan.