STEAM bokazioak ikuspegi dibertigarri batetik sustatzeko helburuarekin jarriko du martxan Abanto Zierbenako Udalak 'Txiki zientifikoak' izeneko programaren lehenengo edizioa. Gazteria eta Hezkuntza sailek abiarazitako ekimen honek umeei bideratutako tailer ludikoak eskainiko ditu.
% 100ean diruz lagundutako programa Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara bitarteko adingabeei zuzenduta dago eta ostiraletan burutuko da 17:30etatik 19:00etara Sanfuentesen (Santa Barbara, 7, Sanjaibako lokala) eta Las Carrerasen (Montaño Aretoa). Plazak mugatuak izango dira (15 partehartzaile saio bakoitzeko); beraz, aldez aurretik izena eman beharko da helbide honetan eskuragarri dagoen formularioaren bidez. Izena emateko epea tailer bakoitza baino bi egun lehenago itxiko da, eta plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira. Plaza tailer bakoitzaren aurretik berretsiko da.
Hauek dira tailerrak emateko datak eta tokiak:
- Azaroa: 8 Sanfuentesen eta 15 Las Carrerasen
- Abendua: 13 Sanfuentesen eta 20 Las Carrerasen
- Urtarrila: 10 Sanfuentesen eta 17 Las Carrerasen
- Otsaila: 14 Sanfuentesen eta 21 Las Carrerasen
- Martxoa: 8 Sanfuentesen eta 15 Las Carrerasen
- Apirila: 4 Sanfuentesen eta 11 Las Carrerasen
- Maiatza: 9 Sanfuentesen eta 16 Las Carrerasen
Bizilaberen "Izan ikertzaile asmatzaile" programaren barruko jarduera
'Txiki zientifikoak' ekimen berritzaile hau Abanto-Zierbenako Udalak eta Elhuyarrek sustatutako Bizilaberen "Izan ikertzaile asmatzaile" programaren barruan sortu da. "Izan ikertzaile asmatzaile" ekimenaren bidez, 10 eta 14 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologiako jarduerak egiten dituzte Gaztegunean. Horrela, ikasturtean zehar, zientzia eta teknologiaren arlo desberdinetako esperimentuak egiten dituzte eta ikertzaile profesionalek gidatutako proiektuak garatzen dituzte taldean.