Datorren urtarrilaren 31an amaituko da, UN Etxeak, Getxoko eta Bilboko Udalen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, antolatutako EMAN MINUTU 1 ikus-entzunezko piezen XV.Nazioarteko Lehiaketarako lanak aurkezteko epea, oraingoan BAKEAri buruzkoa. Edizio honetan minutu bateko bideorik onenak sarituko dira, bakearen aldeko giza eskubidea, bake-kultura, indarkeriarik eza sustatzeko hezkuntza zeregina eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko konpromisoa defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen dutenak.
Epaimahaiak bereziki baloratuko ditu hurrengo bideoak: bakearen kulturari, indarkeriarik eza sustatzeko hezkuntzaren zereginari eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko konpromisoari buruzko hausnarketa egiten dutenak; giza eskubideak sustatzen, babesten eta konprometitzen dituztenak; inor atzean utzi gabe, inor kanpoan utzi gabe, etorkizun iraunkorra eraikitzen lagunduko dutenak; desberdintasun eta aniztasun kulturala, soziala, identitarioa eta generokoa onartzea eta gizarteratzea; pertsonek beren eskubideak banaka edo taldeka eskatzeko dituzten gaitasunak eta estrategiak ikusaraztea; gizartea mundu bidezkoago, inklusiboago, bidezkoago eta iraunkorrago baten aldeko borrokan inplikatzea, eta genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea defendatzen duten bideoak. Ez da tonu, paternalista, biktimizatzaile eta sentsazionalistarik erabiliko.
Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu, edozein hizkuntzatan eta honako formatu hautakoren batean: mov, avi, flv, mpeg edo mp4.