Jardueren programa berria abiarazi du Ermuko liburutegiak
Haur, gazte, heldu eta familientzako jarduerez betetako irakurketa sustatzeko eta kultura hedapeneko jardueren programa berria aurkeztu du Ermuko udal liburutegiak. Programa hori irailean hasiko da, 2024/2025 ikasturtearekin batera, eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egingo da.
Aurreko ikasturteetatik antolatzen ari diren jardueretan, astelehenetik ostiralera bitartean egiten direnen artean, urrian zehar, helduentzako irakurketa-kluben lehen saioak egingo dira: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, adimen emozionalaren ingurukoa eta komikiena. 9 eta 11 urte arteko gaztetxoen papereko irakurketa-kluba ere urrian hasiko da.
Bestalde, larunbatetan egiten diren jardueren artean, urrian honako talde hauen lehenengo saioak egingo dira:
- Family Reading Time, haur irakurketa-klub hirueleduna (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) 0-3 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta.
- Entre libros, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako gaztelaniazko irakurketa-kluba, heldu batek lagunduta.
- Liburuak familian, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako euskarazko irakurketa kluba, heldu batek lagunduta.
- Liburuez gozatu, 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzako euskarazko irakurketa kluba, heldu batek lagunduta.
- Gazteentzako irakurketa kluba tabletarekin, 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat.
- Poesia tailerra, literatur genero hau gustuko duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
Urriko asteburuetan haurrentzako ipuin kontaketa saioak ere hasiko dira, euskaraz (Arratsaldean kontu kontari) eta ingelesez (Story Time). Jarduera horietara joan ahal izateko, astebete lehenago eman beharko da izena.
Izen-emateak zabalik astelehen honetatik aurrera
Izena emateko epea zabalik dago gaur astelehena, irailak 2tik aurrera. Interesa dutenek liburutegira jo dezakete, 943 17 92 12 telefonora deitu, biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzi edo WhatsApp bat bidali helbide honetara.
Temas
Más en Bizkaia
-
Jesús María, frutero: “Las uvas se siguen usando, pero los jóvenes se han pasado a las chuches”
-
Bizkaia mantiene en 10 los fallecidos en carretera pese al aumento de la mortalidad en Euskadi
-
Bizkaia despide 2025 desde las cimas y da la bienvenida a 2026 con botas de monte
-
Bizkaia ampliará en 2026 las zonas tensionadas y limitará el alquiler en más de la mitad de su población