Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Getxoko Udalak martxan jarri ditu ikastaro eta tailer berriak. Nabarmengarriak dira Gazteria Zerbitzuak 16 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratutako joskintza, zeinu-hizkuntza eta etxebizitza doako ikastaroak. Hiru ikastaro horiek azarotik abendura bitartean egingo dira; bi aurrez aurrekoak izango dira eta besta online egingo da.
Joskintza tailerrean parte-hartzaileek oinarrizkoak ikasiko dituzte (botoi bat jostea, barrenak eskuz hartzea, kremailerak konpontzea, jantziak ondo probatzea, urratuak edo tarratadak konpontzea, makinaz jostea…). Gaztelaniaz emango da hiru larunbatetan, urriaren 5, 19 eta 26an. Algortako Elizondo kaleko 7. zenbakian dagoen josketa-tailerrean. Ordutegia 11:00etatik 13:00etara izango da.
Zeinu-hizkuntzari buruzko ikastaroa online egingo da, gaztelaniaz, azaroaren 4tik abenduaren 13ra. Amaitutakoan, bertaratze-ziurtagiria eta A1.1 titulua emango dituzte.
Etxebizitzari buruzko tailerra azaroaren 6an emango da Romo Kultur Etxean. 17:30ean (gaztelaniaz) eta 18:45ean (euskaraz). Gazteentzako etxebizitza aukeratzeari eta behar dituzten tresnei eta informazioari buruzko argibideak eskainiko dira.
Mihaela Jilavu Gazteria zinegotziak nabarmendu duenez, “ikastaro hauen bidez Getxoko gazteen trebetasunak modu praktiko eta dinamikoan indartu nahi ditugu, beren eguneroko bizitzan baliagarriak izango zaizkien eta beren garapen integralean modu positiboan lagunduko duten prestakuntzak emanez”.
Argibideak eta izen-emateak: Gaztebulegoa (Tel.: 94 466 03 53/688 88 09 85); gaztebulegoa@getxo.eus (izena eta egin nahi den ikastaroa edo tailerra adieraziz, harremanetarako telefonoarekin batera) eta Getxoko Udalaren webgunean, 'Gazteria' atalean.