Getxoko Emakumeen Jabekuntzarako Eskolak ikasturte berria hasi du astearte honetan, irailaren 3an, izena emateko epea zabalduz. Hala, parte hartu nahi duten emakumeek hilaren 26ra arte izango dute zabalik epea.

Emakumeen ahalduntzea bultzatzea eta politikan eta gizartean beraien parte hartzea sustatzea ahalbidetzeko, elkartzeko, partekatzeko eta ikasteko tokia eskaintzeaz gain, gizarte justuago eta anitzago sortze aldera sortu zen Emakumeen Jabekuntzarako Eskola.

“Aurten ere, Getxoko Jabekuntza Eskolak adin eta jatorri ezberdinetako emakumeei hausnarketa egiteko, eztabaidatzeko eta ikasteko, eta aldi berean, biltzeko aukera eskainiko die, bai eta taldeka eta sareetan antolatzeko. Eskola gune feminista bat izan behar da, irekia, hurbila, irisgarria eta anitza, baita munduari buruz dugun pertzepzioa aldatzen laguntzen duten tresnak eskuratzeko aukera eskaintzen duen tokia ere”, nabarmendu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Ikastaroak eta jarduerak

2024/2025eko ikasturteak iraupen desberdineko eta izenematea duten hurrengo tailerrak eskainiko ditu: 

  • Reforzar el suelo pélvico.
  • Chi Kung. Gure bizi-energia hobetzen. A taldea.
  • Chi Kung. Gure bizi-energia hobetzen. B taldea
  • Isilarazitako sormena. Zentangle metodoa eta collagea erabiltzen duten emakume asmatzaileak
  • RE-CORDIS. Pasar de nuevo por el corazón.
  • Empoderamiento corporal feminista.
  • Érase una vez...el matriarcado vasco.
  • Cumbia: feminismo y antirracismo desde el cuerpo.

Izen-ematerik behar ez duten jarduerak

  • Nuestro poder en el centro izeneko antzerki laborategia.
  • Las Lombardas Abesbatza
  • Danborrekin migratutako emakumeen taldea

Herritarrentzako jarduera irekiak

  • June Fernándezen Sueños y vasijas liburuaren aurkezpena.
  • Llámalo X antzezpena, Ainhoa Artetxe eta Grace Donizek zuzenduta .
  • Berdintasunerako Gizonak tailerra, 10 orduz.

Izenematea

Udalak gomendatzen du formularioa online bidez egitea eta aukera ez dagoen kasuetan, emakumeak Algortako Urgull kaleko udal eraikineko bigarren solairuan dagoen Berdintasun Zerbitzura (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara) joan ahal izango dira, Call Center zerbitzura telefonoz (010 Getxotik edo 94 466 00 00) deitu edo Herritarren Arretarako Bulegoetara jo (aurretiko hitzorduarekin 94 466 00 00 zenbakian).

Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena. Ikastaro guztiak doakoak izango dira baina aurretik izenematea egin behar da. Kopurua eskainitako plazena baino handiago bada zozketa egingo da eta onartuen zerrendak urriaren 9an argitaratuko dira. Onartuak erregistratuta geratuko dira. Zerrendak Villamonteko Kultur Aretoan, RKE-Romo Kultur Etxean, HABetan eta udal webgunean egongo dira ikusgai. Informazio gehiago 94 466 01 36 zenbakian eta berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan eska daiteke.