Arazo tekniko batzuen ondorioz abuztuaren 14ko gauean programagutako emisioa bertan behera utzi behar izan ondoren, astelehen honetan, irailaren 2an, proiektatuko da Super Mario Bros filma Ermuko aire zabaleko udako zine zikloan.
Udako zinema-emanaldiez arduratzen den enpresak eta Udaleko Kultura Sailak eskerrak eman nahi dizkiete bertaratutako ikusleei sortutako arazoen aurrean erakutsitako ulermenagatik.
Nolanahi ere, animaziozko film dibertigarri hau ikusi nahi dutenek Brooklyngo iturgin ospetsuenarekin topo egiteko beste aukera bat izango dute irailaren 2an, astelehenean, 22:00etan, Orbe Kardinala plazan; euria egiten badu, berriz, Santiago elizako portikoetan.
Lurpeko matxura batean lanean ari diren bitartean, Mario eta Luigi anaia iturginek hodi misteriotsu batetik mundu magiko berri batera bidaiatuko dute. Baina banatzen direnean, Mariok misio epiko bat egin beharko du Luigi aurkitzeko. Toad txanpiñoiaren laguntzarekin eta Txanpiñoi Erresumako Peach printzesa buruzagiaren borroka nozio batzuekin, Mariok bere barnean duen botere guztia aurkituko du.
Joan den astelehenean gauean, abuztuaren 26an, mundu osoko karteldegietan harrera ezinhobea izan duen Barbie filma proiektatu zen. 2023ko film arrakastatsuenetako bat da, Greta Gerwigek zuzendua eta Margot Robbie, Ryan Gosling eta America Ferrera protagonista dituena. Barbiek bizitza ezin hobea darama Barbielanden, dena perfektua da han, musikaz eta kolorez betetako jai eta txutxumutxuekin, eta egunero dira egunik onena. Jakina, Barbiek galdera batzuk egiten dizkio bere buruari, bera eta gainerako Barbiak bizi diren mundu idilikoarekin bat ez datozen gai deseroso samarrak. Barbie orpoak lurrean bermatu eta oin lauak edukitzeko gai dela konturatzen denean, takoirik gabeko zapatak jantzi eta mundu errealera bidaiatzea erabakiko du.