Orozkoko kaleak pinturaz blai
Orozkoko Udalak "Orozko Harana Kaleko Pintura Lehiaketaren" bostgarren edizioa antolatu du, Sanantolinen egitarauaren barruan. Orozkoarrek abuztuaren 31n, larunbatean, parte hartzeko aukera izango dute. Izen ematea, egunean bertan, 09:00etatik 10:00etara bitartean izango da. Pinturen entrega aldiz, 14:00etatik 15:00etara bitartean egin beharko da.
Lau sari banatuko dituzte: lehena (1.000 euro), bigarrena (700 euro), hirugarrena (500 euro) eta tokiko artista (pintura materiala erosteko 200 euro). Garaileak abuztuaren 31n bertan iragarriko dituzte, 17:00etan izango den sari banaketan.
Gaiari dagokienez, librea izango da. Orozkoko edozein toki agertu daiteke; hala ere, positiboki baloratuko dute herria ondo bereiztea. Txapelketaren egunean margolariak non kokatu behar diren azaltzen duen mapa banatuko du Udalak.
1.LEHIATZAILEAK.
Sariketa honetan edornok har dezake parte, inolako mugarik gabe. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake sariketara.
2. GAIA.
Lanen gaia librea izango da: herriko edozein alde agertu ahal izango dute. Positiboki baloratuko da Orozko ondo bereiztea. Margolariak non kokatu behar diren azaltzen duen mapatxoa banatuko da.
3.TEKNIKA ETA FORMATOA.
Lanen teknika eta formatoa libreak izango dira. Halaber, edozein material erabil daiteke margo-oinarri modura, baina lana aurkeztu beharreko euskarriak gogor eta tente eta fondo zurikoa izan behar du ezinbestez. Euskarriaren aldeen luzera 30 zentimetro eta metro bateko tartean egon behar du.
4. LANAK ZIGILATZEA.
Lanaren euskarriak Orozkoko museoan zigilatuko dira sariketaren egunean bertan, goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean. Zigilatzearekin batera, fitxa bana emango zaie parte-hartzaileei, geroago kartazal itxi baten barruan aurkeztu beharko baitute margolanarekin batera. Euskarriak lan egiteko prest aurkeztu ahal izango dira, baina inolaz ere ez da onetsiko horien gaineko zirriborro, marrazki edo seinalerik.
5.MARGOLANAK AURKEZTEA.
Margolanak, egilearen datuen fitxarekin batera, museoan aurkeztuko dira egun horretan, 14:00etatik 15:00etara bitartean.
6. EPAI MAHAIA.
Bi adituk eta kultura zinegotziak osatuko dute epaimahaia. Horien epaia, irailaren 3an bertan, 17:00etan, saribanaketari ekitean alegia, jakinaraziko da. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
7.LANEN ERAKUSKETA ETA JABETZA.
Lanak museoan erakutsi egingo dira irailaren 11ra arte. Lan guztiak dira bere egileen jabetzapekoak, saridunak izan ezik, hauek Udalaren jabetzapekoak izango baitira. Horren ondorioz, Udalak egokietsi bezala erabaki ahal izango ditu.
9. SARIAK.
Honakoak izango dira:
Lehena..................1000€
Bigarrena..............700€
Hirugarrena...........500€
Tokiko artista saria..200€
Sariei PFEZ-ren deskontua egin behar zaie. Sarien ordainketa txeke baten bidez egingo da. Epaimahaiak hutsik utz ditzake sariok.
10.LANAK BERREZKURATZEA.
Lanak utz daitezke Museoan datorren urteko lehiaketara arte.
11.BESTE ARAU BATZUK.
Sariketa honetan parte hartzeak oinarri-arau guzti-guztiak onestea dakar berez. Hala ere, antolatzaileek egokietsi beste aldaketa egin ahal izango dizkiete, sariketaren garapen onerako. Halaber, aurkezten diren margolanak zaindu egingo dituzte, baina ez dute, aitzitik, gerta dakizkiekeen kalteen ardurarik izango. Jardunaldian bai edaria bai hamaiketakoa bananduko da.
12.DATUAK BABESTEA.
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoa bete nahian jakinarazten dugu datu pertsonalak "Parte hartzaile eta laguntzaileak" izeneko fitxategi batean sartuko ditugula, fitxategi horren arduraduna Orozkoko Udala dela eta Kultura Sailak bere jardunean dituen parte-hartzaileak eta profesionalak kudeatzeko erabiliko duela. interesatuak datu horiek eskuratu, zuzendu, kendu eta aurkatu egin ahal izango ditu Udalaren Erregistro Nagusian: Zubiaurreko enparantza, 48410, Orozko. Bizkaia. Saridunen zerrenda eta behar izanez gero, legezko ordezkarienak Udalaren webgunean argitaratuko dira.