Síguenos en redes sociales:

Maren abeslariak kontzertua eskainiko du asteartean Ermuan

Datorren asteartean, uztailaren 16an, iluntzeko 20:30etik aurrera, Maren abeslari eta konpositoreak kontzertu akustikoa eta formatu txikikoa eskainiko du Ermuko elizako arkupean. Sarrera doakoa eta librea izango da.

Maren 2017an eman zen ezagutzera, 'La Voz Kids' telebista-programaren urte horretako ediziotik igaro ondoren. 13 urte zituen programa horretatik pasa zenean, orduan ere artea eta nortasuna erakusten zituelarik. Marenek "Alguien sin verguenza" izeneko estreinako EPa kaleratu zuen 2018an, folk eta rock kutsukoa. Hor hasi zen musika independentean abiarazten. Bere webgunean eskaintzen duen ohar biografikoan honakoa dio, "Bilbon jaio nintzen 2002ko azaroan, eta 11 urterekin hasi nintzen nire lehen abestiak idazten". Marenek hausnartu eta forma ematen die gaiei; berak konposatu, abestu eta grabatu egiten ditu. Eta gehien menderatzen dituen hizkuntzak tartekatuz egiten du: gaztelania, euskara eta ingelesa. Bere single batzuk, hala nola "La estación espacial de Teruel" edo "Te invito a mi piscina (para matarte)", arrakasta biralak izan dira.

Bere lehen lan luzea, "Margaritas y lavanda", John Caballések ekoitzi du berriro (Antonio Orozco eta Maldita Nerearentzat musikari eta ekoizle lanak egin dituen kantautorea), eta bere lehen singleek, "Dear Murphy", "Fotosinttesis" eta "Te invito a mi piscina (para matarte)", indie-pop lotsagabeenaren promesa berri gisa sendotu dute. Besteak beste, Bastille, Fangoria edo Rigoberta Bandinirekin partekatu du kartela.

Asteartean gauean, beraz, bestelako konpositore eta interpretea entzuteko aukera izango dugu; benetakoa, ohiko musika-ekoizleen aginduen kontrako borrokalaria.

Programa

Jai egitarauak iragartzen duenez, asteartean padel txapelketak aurrera jarraituko San Pelaioko pistetan, 17:00etatik aurrera. Halaber, koadrilen arteko jokoek plazan jarraituko dute, 19:00etatik aurrera, jatorrizko pringue eta bekatu probekin.